Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Erabili euskara! Zer esan ligatzeko edo adarra jotzeko orduan, piropoak, esamoldeak, txisteak, errefrauak eta abar. Zalantzak argitzeko zerbitzuak dituzu eskura.

Zure euskara aberastu nahi baduzu tresna paregabea duzu esku artean. Beraz, ez duzu aitzakiarik! Edonoiz, edonon, edozer eta edozelan esateko, erabili egizu euskara!

Aisia.netZer esan jakin gabe gelditu ote zara inoiz ligatzeko orduan? Eta lagun bati adarra jotzerakoan, originaltasun eza sumatu al duzu inoiz? Hori hola bada, Aisia.net webguneak edozein gazterentzako ezinbestekoak diren espresioak eskaintzen dizkizu: hitz goxoak, piropoak, hitz gordinak, zirikatzekoak

MantxutMantxut?-ek ere esamolde lotsagabeak proposatzen dizkizu. Mota guztietakoak daude, han-hemen bildutakoak, asmatutakoak, klasikoei kendutakoak eta baita "performatuak" ere.

Lagun arteko orduetan gaudenean beti entzuten ditugu gustura txisteak, une atseginak igarotzeko aproposak izaten dira beti. Baina txiste askorik ezagutzen ez baduzu, ez zaitez arduratu, Ikasbilen 200 txistetik gora aurkituko dituzu, gai ezberdinetan sailkatuta.

Deba Ibarrako Berbeta Berua liburuaBusturialdeko berbeteari gatza eta piperra liburuaBestalde, sarritan, batez ere Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatzen ditugunean, konturatzen gara toki askok beraien hizkera berezia dutela. Horietako batzuk liburuetan batuta daude eta Internet bidez ere eskuratu ditzakezu. Adibidez, Deba Ibarrako Berbeta Berua edota Busturialdeko berbeteari gatza eta piperra liburuak tresna paregabeak dira inguru horietara hurreratzeko.

AtsotitzakEta, nola ez, ezin dugu ahaztu esaera zaharren jakituria. Kontuan izan behar ditugu hauek ere, oso argigarriak izaten baitira gure bizitzako egoera askotan. Gotzon Garate euskaltzaleak 15.000 euskal atsotitz inguru batu ditu, antzinakoak, gaurkoak… betikoak.

Gogoratu egizu, azkenik, euskaraz hitz egitea garrantzitsua dela, baina zuzen hitz egiteak ere garrantzi handia duela. Hori dela eta, Badihardugu Euskara Elkartekoek ahozko jarduera hobetzeko proposamenak eskaintzen dizkigute.

Euskaltzaindia eta Duda-mudaEra berean, zalantzak argitzeko Euskaltzaindiaren Jagonet eta IVAPeko (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) Dudanet kontsulta zerbitzuak ere eskura ditugu nahi dugun guztirako.

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana