Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Antisorgailuak eta emergentziazko metodoak

Antisorgailuak

Preserbatiboa

Preserbatiboa gaixotasun sexualak ekiditeko erabili daitekeen antisorgailu eragingorrenetarikoa da. Argi izan behar dugu, preserbatiboa dela IHESA zein sexu transmizioko gaixotasunak ekiditen dituen antisorgailu bakarra.

Zer da?
Preserbatiboa

Preserbatiboa zorro fin bat da, kasu gehienetan latex materialez egina, eta zakil tentean jartzen da sarketaren aurretik. Barrera moduan lan egiten du preserbatiboak. Izan ere, ez du espermatozoideak baginan sartzen uzten eta obulua ernaltzen uzten. Aipatu, preserbatiboa modu egokian erabiltzen ez bada antisorgailuaren eraginkortasuna gutxitu egiten dela.

Nola erabiltzen da?
  • Eraman ezazu beti zurekin preserbatibo bat behar izango duzula uste baduzu
  • Sarketaren aurretik ondo jarri behar da, isurtzearen ostera arte mantendu.
  • Ez erabili preserbatiboa baselina edota lanolinarekin. Gai horiek preserbatiboaren eraginkortasuna gutxitu dezakete.
  • Argitasunetik eta berotik urrundu. Ez ezazu hondatu daitekeen lekuetan gorde.
  • Ez bota komunetik behera.
  • Egiazta ezazu iraungitze-data.

Denda ezberdinetan lor daitezke preserbatiboak ere errazean. Gaur egun preserbatibo mota asko daude merkatuan eta zure beharretara ongien egokitzen dena aukeratu besterik ez duzu. Era beran, emakumezkoen preserbatiboa ere badago, nahiz eta oraindik ez den oso ezaguna. Koitoaren aurretik bagina barruan jartzen da.

Hasierara joan

Diafragma

Zer da?
diafragma

Diafragma emakumeek erabiltzen duten antisorgailua da. Latexez eginiko kapusoi bat da eta koitoaren aurretik baginan sartzen da. Antisorgailu horrek haurdunaldiak ekiditen ditu baina, EZda erabat segurua sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunen aurrean.

Nola erabiltzen da?

Aipatu bezala, diafragma baginan sartzen da koitoaren aurretik. Gainera, espermizida erabiltzea ere beharrezkoa da. Izan ere, diafragmak espermatozoideen sarrera oztopatzen du eta espermizidak kaltetu egiten ditu. Antisorgailu hau edozein emakumek erabil dezake. Hala ere, berau erabiltzen hasi aurretik derrigorrezkoa da espezialistari kontsulta egitea.

Hasierara joan

Pilula antisorgailua

Zer da?
Pilula antisorgailua

Pilula antisorgailua emakumeek erabiltzen duten ahozko antisorgailua da. Emakumearen hormona-zikloan eragiten du pilulak eta obulazioa eta haurdunaldia ekiditen ditu. Eraginkortasun handia du pilulak eta gero eta albo-ondorio gutxiago ditu. Antisorgailuak, ordea, ez du sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunak ekiditeko balio.

Nola erabiltzen da?

Pilula hartzeko derrigorrezkoa da espezialistarekin harremanetan jartzea. Berak adieraziko du emakumeak tratamendua has dezakeen edo ez. Pilula oso antisorgailu eraginkorra da espezialistaren gomendioak jarraitzen badira eta pilula behar bezala hartzen bada. Horrez gainera, pilulak beste hainbat min edo ondoez arintzeko ere balio du, hala nola, hilekoaren aurretik izaten den sindromea eta azalean dauden aldaketak.

Hasierara joan

DIUa

Zer da?
DIU

DIUa emakumeak erabili behar duen antisorgailua da. Polietilenoz eginiko gailu bat da, eta kobrezko filamentu bat du. Emakumearen uteroan jartzen da aparailua eta horren bidez, gerta daitezkeen haurdunaldiak ekiditen dira.

Nola erabiltzen da?

Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, pertsona horrek gainbegiratuko baitu prozesu guztia. Pertsona askok DIUa ezerosoa dela uste duen arren, antisorgailu eraginkorra dela esan beharra dago. Hala ere, EZ du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Hasierara joan

Umetoki barneko askapen sistema

Zer da?
Umetoki barneko askapen sistema

Umetokiaren barnean jartzen den antisorgailua da hori eta DIUaren antza da. Emakumearen umetokiaren barnean jartzen den gailuak, ordea, emakumeak modu naturalean sortzen dituen antzeko hormona kantitate txikiak askatzen ditu. Horri esker, antisorgailu eraginkorra da.

Nola erabiltzen da?

Antisorgailu hori denbora luzez erabili daiteke, bost urterarteko iraupena du, nahiz eta, edozein momentuan eten daitekeen tratamendua. Sistema hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, berak zehaztuko baititu sistemaren inguruko nondik-norakoak. Antisorgailu horrek EZ du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Hasierara joan

 Baginako eraztuna

Zer da eta nola erabiltzen da?
baginako eraztuna

Baginako eraztuna emakumearen baginan jartzen den plastikozko eraztun bat da. Pildoraren antzera lan egiten du eraztunak. Hiru astez eraman behar da jarrita eta denbora horretan hormonak askatzen ditu. Laugarren astean eraztuna kendu egiten da eta orduan ematen da obulazioa.

Antisorgailu eraginkorra den arren, EZ du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Hasierara joan

Dermisaren azpiko inplantea

Zer da?

Dermisaren azpian jartzen diren inplanteak, emakumearen besoaren azalaren azpian ezartzen diren kapsula txikiak dira. Kapsula horiek hormonak askatzen dituzte eta horiei esker ekiditen dira haurdunaldiak. Inplanteak denbora ezberdinez eraman daitezke azalaren azpian eta edozein momentutan eten daiteke tratamendua.

Nola erabiltzen da?

Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da adituarengana jotzea pertsona hori izango baita inplantea egingo duena. Horiek ez dira azalaren azpian nabaritzen eta eraginkorrak dira. EZ dute sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Hasierara joan

Partxe antisorgailua

Zer da eta nola erabiltzen da?
Partxe antisorgailua

Pildoraren antza du antisorgailu horrek. Emakumearen azalak jasotzen dituen hormona batzuk askatzen ditu partxeak eta horrela ekiditen da haurdunaldia. Tratamenduak hiru aste irauten du, astean partxe bat jartzen da eta laugarrenean ez da jarri behar. Antisorgailu hori erabiltzeko adituaren gomendioak jarraitu behar dira.

Antisorgailu eraginkorra den arren, EZ du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

Hasierara joan

Emergentziazko metodoak

Hurrengo eguneko pilula

Zer da?
Hurrengo eguneko pilula

Ez da metodo antikontzeptibo bat, argi izan behar da, emergentziako medikamentu bat baizik. Antikontzeptiborik erabili ez denean eta hauek gaizki erabili ondoren (pilula antikontzeptiboa hartzeaz ahaztu hamabi orduz baino gehiagoz, kondoia apurtu edo irristatu…) haurdun geratzeko arriskua murrizteko erabiltzen da.

Nola erabiltzen da?

Hurrengo eguneko pilula ahalik arinen hartu behar da. Ahal izanez gero, lehen 24 orduetan eta, edozein kasutan, babesik gabeko harreman sexuala izan eta hurrengo 72 orduak baino lehen. Gure erkidegoan doakoa da eta Osakidetzaren Osasun eta Larrialdi Zentroetan banatzen da, eta baita farmazietan ere.

Kontuan izan behar da medikamentu honek ez duela babesik ematen ondorengo sexu harremanetan eta ez dela ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

Bai gizonen zein emakumeen preserbatiboa da, aldi berean, haurdunaldiak eta sexu bidezko infekzioen transmisioa saihesten duen metodo bakarra, HIESa barne, eta horregatik dira gomendagarrienak. Arduraz jokatu, zure osasunaren eta besteenaren mesedetan.

Zalantzarik izanez gero, joan zaitez zure Osasun Zentrora.

Hasierara joan

Azken aldaketako data:  2015/11/25
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana