Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

HIESa

Zer da GIB/HIESa?

GIB izeneko birusak sortzen du HIESa. Baina galdetuko balizute, zer esango zenuke HIESaz?

Hartutako: ez da hereditarioa, birus batek sortutako baizik.
Immuno: gaixotasunei aurre egiteko defentsa-sistemarekin lotuta dago.
Eskasia: defentsa-sistemak gabeziaren bat duela adierazten digu.
Sindromea: gaixotasun jakin bat besteetatik bereizten duten sintomak.

Nola transmititzen da GIBa?

Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta infektatutako amaren esnearen bidez.
Honek esan nahi du GIBa hiru bidetatik transmiti daitekeela: sexu bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara.
  • Sexu bidez: sexu harremanetan koitoarekin (baginala, uzkikoa edo ahokoa). Uzkitik sartzea da arriskutsuena, eta hurrena baginala. Aho- genital harremanek arrisku gutxiago dute GIBerako, baina badute arriskurik sexu bidezko transmisiozko infekzioetarako.
  • Odolaren bidez: odol kutsatuarekin kontaktuan egon den xiringa, orratz edo edozein tresna ebakitzaile partekatzea.
  • Amatik haurretara: ama seropositiboa denean (GIBa dauka) birusa transmiti diezaioke bere haurrari haurdunaldi, erditze edo edoskitze bitartean, nahiz eta gaur egun kontrol mediko egoki batekin arrisku hori ia ezabatua dagoen.

Nola ez da transmititzen GIBa?

GIBa ez da transmititzen eguneroko ukipen arruntekin: musuak, ferekak, WC publikoak, dutxak, eztula, doministikuak, edalontziak, mahai tresnak, elikagaiak, lantokiak, ikastetxeak, gimnasioak, igerilekuak,etab.
Ezta ere, ez da transmititzen listu edo izerdiaren bidez, ezta intsektu eztenkada edo etxeko animaliekiko kontatuaren bidez ere.

Nola prebenitu daiteke?

Harreman sexualak edukitzerakoan, preserbatiboa edo kondoia erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena, GIBri eta transmisio sexualeko beste gaixotasun batzuei aurrea hartzeko. Horregatik, preserbatiboa erabiltzeko era egokia zehazten dugu ondoren:

  • Osasun-agintaritzak homologatutako kondoiak baino ez erosi.
  • Kondoiaren iraungitze-data kotrolatu.
  • Leku freskoan eta lehorrean gorde eta eguzkitik edo argitik babestu.
  • Kondoia arretaz erabili, ez dadin hondatu azazkalekin, eraztunekin, hortzekin, etb.
  • Preserbatiboa zakila tente dagoela jarri, edozein harreman genitalaren aurretik.
  • Zakil osoan zabaldu, aurrez kondoiaren punta estutuz airea kentzeko eta semenarentzat lekua uzteko.
  • Kondoia koitoan erabili behar da. Isuri ondoren, zakila moteldu baino lehen atera, preserbatiboa oinarritik helduz, semena ez dadin atera.
  • Kondoia zakarretara bota, inoiz ez komunetik behera.
  • Kondoiak ez berriro erabili.

Odolaren bidez ez kutsatzeko hartu behar diren neurriak honakoak dira:

  • Inoiz ez erabili orratz, edo xiringa (edo bestelako injekzio-trensak) berak.
  • Beti, behin erabili eta botatzeko xiringak erabili.
  • Ez erabili besteren batek erabilitako bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, edo tratuajeak akupuntura, piercing-ak egiteko tresnak, ezta odola ukitu dezakeen beste tresnarik.

GIBaren test azkarra egin daitekeen farmaziak

Euskadiko hogeita hamasei farmaziatan  egin daiteke GIBaren test azkarra. Farmazia hauetako hogei Bizkaian daude, hamaika Gipuzkoan eta bost Araban. Testa gauzatzeko baimendutako farmazietan analisiari, honen emaitzei, leiho aldiari eta neurri prebentiboak hartzeak daukan garrantziari buruzko informazioa eskaintzen da, dena pribatuan. Analisia hatzean ziztada txiki bat ematean datza, hortik tira erreaktibo batean jartzen diren tanta batzuk lortzen dira eta hamabost minutuan badakizu emaitza.

Argitu zure zalantzak!

Telefono bidez kontsulta bat egin nahi baduzu, hementxe duzu informazio telefonoa: 943 0064 64.  Posta elektronikoz ere azal ditzakezu zure zalantzak. Osakidetzako profesional batek erantzungo dizu.

Hasierara joan

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana