Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)

Ikasle-txartela

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko  leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.

ISIC txartela unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (DBH, batxilergoa, LH,...) eta eskola ofizialetako ikasleentzat da. Txartela ateratzeko, ikasturte horretan matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Nazioarteko ikasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere. 2016-2017 ikasturtea: 2016eko irailaren 1etik aurrera egindako txartelak 2017ko abenduaren 31ra arte indarrean daude).

Eskakizunak

  • Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik
  • Tasa: 9 euro
  • Denbora osoz ikastea ofizialki onartutako zentroetan, hau da, astean gutxienez 15 orduz aritzea.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Non eskatu

Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

 
 

Nola eskuratu

01 Eskaera

Zure txartela eskatzeko, formularioa bete zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

 
 

02 Tasa

Tasa ordaindu (9 euro) eta ordainketaren agiria gorde.

Internet bidez eskatzen baduzu,  ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu.

Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

Kontu zenbaki batean sartu behar dut dirua? Ez, eskaera-orria da bankura eraman behar duzun agiria ordainketa egiteko.

 
 

03 Jaso

Jaso ezazu zure txartela Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Gazte Informazio bulegoetan. Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria. Normalean, nahikoa izaten da kasuan kasuko ikasturtean ofizialki onartutako zentro batean egindako matrikula aurkeztea.

Gazte Informazioa logotipoa

 
 
 
 
Logo Acrobat Reader

Eskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.

Azken aldaketako data: 2017/03/07
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana