Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Nazioarteko Go-25 txartela edo o IYTC (International Youth Travel Card) - Orain 31 urtetik beherako gazteentzat!

Carné go25

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC - International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan. 

Nazioarteko Go-25 txartela, 31 urtetik beherako gazteentzat da bereziki (lehen 26 urtetik beherakoentzat zen).

Go-25 txartelaren iraupena urtebetekoa da, beraz, txartela 2016/09/01ean eman bada, 2017/09/01ean iraungiko da.

Eskakizunak

  • Adina: 14 eta 31 urte bitarteko adina
  • Tasa: 9 euro

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazte Informazio Bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Non eskatu

Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa) edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan(Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

 
 

Nola eskuratu

01 Eskaera

Formularioa bete ezazu zure datuekin eta eskaera-orria inprimatu. Beste aukera bat da txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotara jotzea eta bertan emango dizute zure eskaera-orria.

 
 

02 Tasa

(9 euro) eta ordainketaren agiria gorde.

Internet bidez eskatzen baduzu txartela, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz) edo banku sukurtsal batean egin dezakezu.

Eskaera bulegoan egiten baduzu zure eskaera-orria eraman behar duzu banku sukurtsal batera.

 
 

03 Jaso

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Gazte Informazio bulegoetan.
Txartela jasotzeko nahitaez honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NANa, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat

Gazte Informazioa logotipoa

 
 
 
 
Acrobat Reader logoa

Eskabide orria ikusteko Acrobat Reader behar baduzu, irudiaren gainean klik egin eta programa eskuratuko duzu.

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/03/07
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana