Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

Bideojokoak

Bazen behin bideojoko bat

mutila jolastuz

Bideojokoak gure bizitzako zati dira gaur egun. Urte asko daramatzate gure bizitzan eta ohiko bihurtu direla esan daiteke. Lehen joko elektroniko interaktiboa 70. hamarkada hasieran sortu zen. Ia berrogeita hamar urte hauetan, eta teknologiak bizi izan duen garapenaren eraginez, bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira. Gaur egun merkatuan dauden jokoek hasierakoen antz gutxi dute, lehenak oso sinpleak baitziren.

Joko motak

Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.

Arcade
joko hauetan pantailak gainditu behar dira jolasten jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.
Ekintzetakoak
borroka eta leihetan oinarrituta dauden jokoak dira. Ekintza burutzeko botoia sakatu behar da. Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.
Kiroletakoak
joko horietan hainbat kirol islatzen dira. Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekoak dira ongi jolasteko. Banaka eta taldeka jolasteko aukera eskaintzen dute.
Estrategietakoak
aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira. Horietan modu egokian jolasteko kontzentrazioa, errekurtsoak ongi erabiltzea, pentsatzea eta estrategiak zehaztea eskatzen da. Modu horretan, aurkaria gainditzeko ekintzak burutu ahal dira.
Simulaziokoak
joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen dira. Agintea hartzea eta estrategia konplexuak aurrera eramatea eskatzen dute.
Mahai jolasak
trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude. Erreflexuen azkartasuna eta koordinazioa eskatzen dute. Gainera, ezagutza berriak jasotzeko baliagarriak dira.

Joko mailak

pertsonak ordenagailuak erabiliz

Bideojokoek edukiaren inguruan informatzen duten ikur bat izaten dute. Zazpi maila daude:

  • Adinaren ikurraIkurrak adinaren inguruan informatzen du,
  • Bortxakeriaren ikurraIkurrak bortxakeriaren inguruan informatzen du,
  • Hitz zatarren ikurraIkurrak hitz zatarren inguruan informatzen du,
  • Beldurraren ikurraIkurrak beldurraren inguruan informatzen du,
  • Sexuaren ikurraIkurrak sexuaren inguruan informatzen du,
  • Drogen ikurraIkurrak drogen inguruan informatzen du,
  • Bazterketaren ikurraIkurrak bereizketaren inguruan informatzen du.

Adinaren araberako sailkapena ere badute bideojokoek. Dauden mailak ondorengoak dira: 3 urtetik gorakoak, 7 urtetik gorakoak, 12 urtetik gorakoak, 16 urtetik gorakoak eta 18 urtetik gorakoak. Sailkapena bideojokoan agertzen diren irudien arabera egiten da.

Joko mota hauek hainbat kritika eta gorespen jaso dituzte. Batzuren aburuz, bideojokoak txarrak dira, batez ere haurrentzat. Beste batzuen aburuz, ordea, bideojokoek burua garatzen laguntzen dute. Ondoren, bideojokoen inguruan dauden abantaila eta desabantailak laburbiltzen dira:

Jokoen desabantailak:

  • Urduritasuna eta antsietatea eragin dezakete,
  • Balio ezegokiak helerazi ditzazkete,
  • Bakartasuna eragin dezakete,
  • Menpekotasuna eragin dezakete.

Jokoen abantailak:

  • Espazioaren eta denboraren antolaketa egiten laguntzen dute,
  • Begi eta eskuen arteko koordinazioan laguntzen dute,
  • Erreflexuen eta adimenaren garapenean laguntzen dute,
  • Estrategiak aurrera eramaten laguntzen dute,
  • Kontzentrazioa suspertzen dute.

Esteka interesgarriak

Azken aldaketako data: 2017/06/12
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana