Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura

SMS mezuak

Zer da SMS bat?

Sakelako telefonoa

Sakelako telefonoek mezu laburrak edo SMSak (Short Message Service) bidaltzeko aukera eskaintzen digute. Horrela, gaur egun mezu laburrak bidali ditzakegu sakelako telefonoetara, telefono finkoetara edo bestelako eskuko gailuetara. SMS teknologia hasiera batean GSM telefonia mugikor digital estandar gisa diseinatu zen, baina egun, sare ezberdinetan dago eskuragai, 3G sareetan, esaterako.

SMS zerbitzuari esker, 160 karakter arteko mezu laburrak bidali edo jaso ditzakegu. Gainera, SMSak bi eratakoak izan daitezke: MT (Mobile Terminated) edo MO (Mobile Originated).

SMS mezuak garatu egin dira, eta ondorioz, maila konplexuagoa duten MMS (Multimedia Message Service) mezuekin testu laburrak irudi, bideo eta audioekin hornitu ditzakegu.

Motak

Mezua sortu den lekuaren arabera, ondorengo hauen artean bereiz dezakegu:

MT-SMSa
Aplikazio batean sortu eta terminal mugikor batera bidaltzen diren mezuak dira. Ondorioz, Mobile Terminated edo "Push" izena jasotzen dute.
MO-SMSa
Mezu hauek terminal mugikor batean eratu eta beste aplikazio batera bidaltzen dira. Mobile Originated deitzen zaie mezu horiei eta "Pull" izenaz ere ezagutzen dira. SMS mota horiek lehiaketetan parte hartzeko eta bozkatzeko ere erabiltzen dira egun.

Hiztegiak

DiccionarioSMS

SMS mezuen inguruko hiztegia

Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak eta sakelako telefonoen alorreko operadore printzipalek abian jarri dute sakelako telefono bidezko mezuak idazteko hiztegia. DiccionarioSMS hiztegiak mezuak idazteko erabiltzen diren terminoak eta horien esanahiak biltzen ditu. Izan ere, sakelako telefonoen hedapenari esker, 160 karaktere erabilita komunikatzeko hizkuntza berria eratu da.

DiccionarioSMS hiztegiak gaur egungo gazte eta nerabeek erabiltzen dituzten esamolde eta laburdurak biltzen ditu. Izan ere, gazteek sakelako telefono bidezko mezuak bidaltzean edo Interneten sartzean (messengerra, posta elektronikoa, txata etab.) hizkuntza berezia erabili ohi dute. Gainera, www.diccionariosms.com webgunean agertzen diren laburdurak katalanez, galizieraz eta euskaraz ageri dira. Izan ere, sakelako telefonoen operadoreek adierazi dutenez, milioi bat mezu bidaltzen dira munduan minutu eta erdiro.

Sakelako telefonoa erabiltzeko gazteek sortu duten hizkuntzako arauak eta erabilerak biltzen dituen lehen hiztegia da DiccionarioSMS. Izan ere, gazteriak komunikatzeko modu berria sortu du eta, ildo horretan, hizkuntza ausarta, sintetikoa eta praktikoa erabiltzen dute egungo gazteek. Ondorioz, errealitate berri horrek eragin handia izan du gure hizkuntzan eta gramatikan.

DiccionarioSMS hiztegia sakelako telefono bidez mezuak bidaltzeko tresna baliagarria da. Izan ere, tresna berri honi esker irakasleek, hizkuntzalaritzako adituek, komunikabideetako profesionalek, gurasoek eta hezitzaileek hizkuntza berri horren berri izango dute.

SMS Segapotoen Mezu Sekretuak

"SMS Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxkak SMSak euskaraz idazteko aukera eskaintzen du. Kilometroak 2003ko antolatzaileen eskariari erantzunez, Zazpiak Batman kolektiboak argitaratu zuen hiztegi hau eta Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariaga dira liburuaren egileak.

Sakelako telefonoetan edota segapotoetan idazten diren mezuak euskaraz idazteko gomendio eta pausuak biltzen ditu liburuxkak. Ondorioz, SMSak idazteko erabiltzen ditugun sinbolo, hitz, zeinu eta seinaleen inguruko azalpenak biltzen ditu liburuak. Ondorengoak adibidez:

-5x1 Bost axola!
0 Zulo
2ar Bihar
BA Bihar arte
hmn Hemen
hhh Hi haiz hi
bstl Bestela

Adibide erabilgarriak

Sakelako telefonoa

SMS mezuen gorakadak hainbat ekimen bultzatu ditu. Ildo horretan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Euskal Herriko I. SMS Lehiaketa antolatu zuen. Hona hemen bertan izandako mezu batzuk:

  • /)/) * (´;´) * (´´)(´´) ZU * * /)/) (´;´) (´´)(´´) ETA NI * /)/) /)/) ( ´;´) (´;´ ) BETIRAKO (´´)(´´)(
  • izarpean bilatu zaitut baina izarapean aurkitu
  • zuri, zugndik, zugn, zretzat, zugtk... baña bti zurkin!!! myt zaitt
  • z za nre zloa tptzeko igeltsrorik onna
  • Ztarr n?Ztrra zu,jaiotzn ama beharren medikuak ein baitzun negar!
  • munduarentzat inor ez zarela pentsatzen baduzu, gogoan izan zu niretzat mundu oso bat zarela.Asko gure dotzut
  • ola prexioxa! zu zara nere odola ponpatzen duen biyotza.AMZ
  • zu zara nire iluntasunetik atratzn nauen ipurtargia
  • Frigorifiko baten atzealdea bezain zatarra eta kotxe baten azpiko zatia bezain zikina zara!!
  • Nirkin zeundela amestu dt,goxo-goxo,gure barrenean galtzn ginla.Oain,zuk ere ori amestu duzula amestn dt
  • Orain joan zarela ez dago ez txori ez inoren kantu goxorik niri abesteko.Askeak izan ginen.Baina orain urrun gaude,kaioletan sarturik,gure arima banandurik.Baina nik, maite zaitut.
  • Ainbst urt t ondik ola!itxu zure atztik naola,bña ezdt prsik iñla,nai dzuneako emn dzu zai zue ptxla!
  • Txoriak udan kantatzen duen bezala, esango dizut ..... belarrira
  • Ez dauzkat hegoak hegan egiteko,baina hitzak dauzkat:MAITE ZAITUT esateko
  • Bihotza muskulu bat da. Pulso bat?A.m.z.
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas