Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Intxaursaltsa

Intxaursaltsa

Osagaiak: 500 gr intxaur
Kanela-zotza
6 koilarakada azukre
1,5 litro esne
Menta hostoa (dekoratzeko

Elaborazioa:
Esne kopuru erdia egosten da eta irakiten hasterakoan 5 minutuz infusionatzen utziko da. Ondoren iragazi egingo da zotza kentzeko.

Intxaurrak bihurritu eta fruitua ateratzen zaie. Fruitu horien erdiak almaize edo birringailu batean birrinduko ditugu azukrearekin batera. Intxaurrak gero eta birrinduago geratu orduan eta finagoa geratuko zaigu intxaursaltsa.

Birrindutako intxaurra kazolara botako dugu azukrearekin batera.

Egosten hastean, etengabe eragin 10 minututan eskuko hagaxkarekin , emeki borborka irakiten dagoen bitartean.

Dena egosten uzten da su txikian 80 minutu inguruan, noizbehinka eraginez. Likidoa lurruntzen doan bitartean, gainontzeko esnea gehitzen joango gara, txigortu usaineko krema lodi bat izan arte.

Sutik aldendu eta epeltzen utzi. Birrindutako gainontzeko intxaurrez eta menta hosto batez apaindurik zerbitzatzen da. Hotz,epel edo bero hartu daiteke, norberaren gustuaren arabera.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana