Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Bakailao Pil Pil erara

Bakailao Pil Pil erara

Osagaiak: Arantzarik gabeko 4 bakailao xerra
4 baratxuri ale
Oliba olio

Elaborazioa:
Lehengo egunetik bakailaoa beratzen utzi da, ura hiru aldiz aldatuz, gatzgabetzeko. Ezkatak kendu eta gero zapi garbi batekin lehortu.

Lurrezko kazola batean oliba olioa eta orritan moztuta dauden baratxuri-hortzak bota eta su ertainean jarriko da. Baratxuria kolorea hartzen hasten denean, oliotik atera eta gorde. Bakailaoaren lau zatiak botako ditugu eta zazpi edo zortzi minutuz utziko ditugu ezti-ezti egosten, inola ere frijitzen, bakailaoa leundu dela antzeman arte. Orduan kazola sutatik baztertu eta bakailaoa beste kazola batera pasako dugu, betiere azala gora begira duelarik eta olio beroko bi koilarakadarekin. Bizpahiru minutuz utzi beharko da horrela, bakailaoak izerditu arte. Denbora-tarte hau igarotakoan, kazola su motelean edo plantxa baten gainean jarriko dugu eta saltsa lodituko dugu dagoeneko epelduta egongo den gainerako olioa gaineratuta. Zirkuluak osatuta mugitu beharko da, betiere arreta handia jarri beharko dugu bakailaoa ez puskatzeko eta irakiten ez jartzeko, irakiten hasiz gero saltsa galdu egin baitaiteke. Ontzia mugituz, saltsa loditzen da egitura lingirdatsu bat lortu arte.

Bakailaoaren azala gora begira eta bakailao-zatiak zati batean saltsaz estalita zerbitzatuko da. Bakailao-zati bakoitzaren gainean arestian gorde ditugun baratxuri-orri gorrituak jarriko ditugu.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana