Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Barraskiloak

Barraskiloak

Osagaiak: 2 kg barraskilo
2 porru
2 tipuleta
2 tipula
Pipermin bat
100 g urdaia
50 g urdaiazpikoa
6 txorizo piper
100 g ogi frijitua
Ardo zuria, olioa, perrexila, ura eta gatza

Elaborazioa:
Barraskiloak garbi egoteko egun batzuk pasa behar izan dituzte sare baten barruan edo ontzi egoki batean, ondoren garbiketa errazagoa izan dadin. Ostean, lehorrak geratzen direnez, uretan utziko ditugu, estalita, egun oso bat. Jarraian, 5 edo 6 aldiz garbituko ditugu garbi-garbiak utzi arte. Garbi daudenean, kazola batean egosiko ditugu porru, tipuleta, piperminarekin, ardo zuri baso bat, perrexila eta gatzarekin batera. Laurogeita hamar minutu gutxi gora behera.

Bestalde, urdaia, ogia, txorizo piperren haragia eta tipula xehatuta frijitu ondoren geratzen dena pure-egiteko tresnatik pasatuz saltsa egin. Saltsa hori buztinezko ontzi batean bota eta urdaiazpiko zatiak eta barraskiloak erantsi, hemen ordu erdiz egiten bukatuko dutelarik.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana