Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Non eta nola eskuratu Gazte-txartela.

Gazte-txartelaGazte-txartela eskatu baino lehen, jakin ezazu zer den eta norentzat den.

14-29 urte badituzu eta Euskadin erroldatuta bazaude, zeren zain zaude? Zure Gazte-txartela eskuratzea oso erraza da; honako urrats hauek egin beharko dituzu, besterik gabe: 

  • 1)  Lehenbizi  Gazte-txartelaren eskaera-formularioa ireki eta eskabide orrian zure datuak bete.
  • 2) Ordaindu 6 euro. Ordainketa egiteko bi modu daude:
    • a) On-line ordaintzea aukeratzen baduzu jarraitu eskaeraren urratsak.
    • b) banku-bulego baten ordaintzea aukeratzen baduzu, inprimatu ordainketarako agiria eta gauzatu hauetako baten: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa) - Laboral kutxa - la Caixa - BBVA - SabadellGuipuzcoano - Bankia - Bankoa - Gipuzkoa Donostia Kutxa - Caja Vital Kutxa.
  • 3) Gazte-txartela zeure etxean jasoko duzu.

KZgunea logoa *OHARRA: Ordenagailurik, inprimagailurik edo eskaera egiteko edozein informatika-tresnarik ez baduzu, hurbildu zaitez KZgune batera, eta lagunduko dizugu!

Behin hiru pauso horiek burutuz gero, Gazte-txartelak eskaintzen dizkizun abantailez gozatzen hasiko zara!

Baliatu abantailen bilatzailea deskontu iraunkorren artean gehien interesatzen zaizkizunak aurkitzeko, eta adi egon web-orriaren zozketa eta lehiaketen atalean argitaratzen denari.


Zalantzaren bat baduzu, irakurri Gazte-txartela dela-eta galdera ohikoenak (FAQ). Hala ere gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, bidali e-mail bat  gaztetxartela@euskadi.eus helbidera. Mezuan, mesedez, jakinarazi zein den zure NANa. 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana