Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Auzolandegiak bideoaren transkripzioa

Auzolandegiak bideoa ikusi

(pantailaren ezkerreko aldean neska errusiar bat agertzen da. Ingelesez ari da hitz egiten, eta berak esandakoak azpitituluetan jasotzen dira)

Auzolandegi honetan ezin zara besterik gabe lo egitera joan. Lanegun gogorraren ondoren, ohera joan eta normalena lo seko geratzea litzateke, baina ez! Ez dugu indarrik izaten, nekatuta egoten gara, baina etzan eta barrezka hasten gara!

(barre egiten hasten da neska eta kazetariak honakoa galdetzen dio)

Nolatan horrelakorik?

(neskak erantzuten du)

Auzolandegiaren misterioa da!

(Gazteaukeraren logoa agertzen da. Ondoren, banaka, auzolandegietan parte hartzen duten zenbait gazteren irudia eta horien izena eta herrialdea agertzen dira)

Julia. Russia
Irene. Vallecas
Esther. Mallorca
Hugo. France
Chara. Greece
Maider. Vitoria-Gasteiz 
Mahawa. France
Yana. Russia
Maddalen. Irun
Sonia. Russia
Andrea. Zaragoza
Dasha. Russia
Jennifer. Germany
Verónica. A Coruña
Kalliopi. Greece
Anna. Russia
Snezzana. Serbia
Manex. Vitoria-Gasteiz
Vladimir. Serbia
Cristina. Valencia
Mikel. Donostia  
Máxime. France
Joseda. Jaén

(bideoaren izenburua agertzen da: “Auzolandegiak. Campos de trabajo. Workcamps”. Izenburuarekin batera, auzolandegietako hainbat irudi agertzen dira, guztiak tartekatuta: Gatzagako auzolandegian, gazteak gatza pilatzen ari dira, irribarretsu; Bilboko auzolandegian, elkarturik daude, lanak tailerretan lantzen; jendea hitz egiten ari da).

(larrain artean dagoen gazte batek hitz egiten du. Berak hitz egiten duen bitartean, gazte bat ageri da, porlan zatiak jasotzen eta pila batera botatzen. Ingelesez ari da, eta berak esandakoa azpititulu bidez jasotzen da)

Gatzagetako larrainak konpontzen ari gara, porlanaren erabilerak kalteak egin zituelako larrainetan.

(auzolandegiaren izena agertzen da idatzita: Añanako Gatz Harana. Nazioarteko auzolandegia / Campo de trabajo internacional Salinas de Añana)

(beste mutil bat hasten da hizketan, euskaraz. Hitz egiten ari den bitartean, auzolandegiko irudiak tartekatzen dira)

Erak zementuz beteta daude zeren errazagoa zen gatza hartzeko, baino neguan puskatzen dira eta zementua kendu behar dugu, harria jaso, eta gero lokatza jarri, lokatza ez delako puskatzen. Eta hori da gehienbat egiten dugun lana. 

(gazteak lanean ikusten dira, eskuarearekin gatza mugitzen, pilatzen. Oinutsik daude)

(beste mutil baten iritzia jasotzen da. Honek ere ingelesez hitz egiten du eta azpititulu bidez irakur daiteke itzulpena)

Lan egiten dugu baina hitz egiten ari garenean ahaztu egiten zaigu lanean ari garela. Horixe da hoberena nire ustez. Elkarlanean ibili eta, ahaztu egiten zaizu lanean zaudela!

(berriz ere gazteak agertzen dira larrainetan lanean, oinutsik. Gatza pilatzen ari dira. Lana amaituta, gazteen oinak ageri dira, zikinduta, zauri eta guzti)

(pantailan ondorengoa agertzen da idatzita: KIT-KRAK Estatu-mailako auzolandegia, Zwap (Bilbo) / Campo de trabajo estatal KIT-KRAK, Zwap (Bilbao))

(gazte bat kartel bat itsasten agertzen da. Ondorengoa dago bertan idatzita: “Si no liberamos el tiempo, ¿cómo lo vamos a perder?”. Auzolandegi honetako hainbat irudi agertzen dira, hala nola gazteak kutxak irekitzen, paperak esku artean dituztela...)

(mutil bat hitz egiten hasten da. Gaztelaniaz ari da eta azpitituluetan horren hitzak euskaraz jasotzen dira)

Porrot egin duen gizartean bizi gara, krisia... Krisi ekonomikoa dena baina aldi berean balioen krisia ere badena. Egoera horretan, eta Zorrotzaurre “krak” egoeran dagoen gizarte horren metaforatzat hartuz. Auzolandegiaren helburua trenza ezberdinen “kit”-a sortzea da, “krak” egoeran dagoen sistemari aurre egiteko.

(gazteak eraikinean sartzen ikusten da. Barruan kartelak, collageak, irudiak... daude. Barnealdeko irudiak jasotzen dira. Neska batek erakusten ditu horiek. Panpina bat du esku artean eta ondorengoa esaten du gaztelaniaz)

Pertsonaia hau Peru deitzen da. Denok ezberdinak izan arren, garrantzitsuak garela adierazten du. Hortxe dago, jendeak berarekin jolasteko, elkar ezagutzeko.

(bi neska panpinarekin jolasean agertzen dira. Beste neska batek ondorengoa kontatzen du. Hitz egiten duen bitartean, kartelak prestatzen, marrazkiak egiten, irakurtzen, bideoak prestatzen... agertzen da jendea)

Egon ginen auzolandegiak bilatzen eta topatu genuen bat ipintzen zuela hori, kreatibitateari buruz. Gauza berriak proposatzen zituela eta hartu genuen. Nik badaukat esperientzia paralisis zerebrala duen jendearekin; batzuk joaten dira aitonak zaintzera, beste batzuk umeekin tailerrak egitera, ingurumenarekin lan egiteko.

(grabaketa bat egitera doaz eta hatzekin kamera prestatzen dute. Mutil bat hitz egiten hasten da, gaztelaniaz).

Ez da horrenbeste lan fisikoa egitea. Espazio bat berreskuratu edo arkeologia lanak egin baino, sormen-lanak betetzen duen funtzio soziala azpimarratzea eta sormena tresna eraldatzailea dela ikusaraztea da kontua.

(Añanako auzolandegia agertzen da. Ura larrainetatik apurka-apurka erortzen. Gazteak porlana pikotxez apurtzen ari dira. Eskorgetan kargatzen dute eta, palak eta beste tresna batzuk erabiliz, lurra atontzen dute. Neska bat hitz egiten hasten da, ingelesez. Itzulpena azpitituluetan jasotzen da)

Goizeko 08:00etatik 01:00a arte zulatzen, harriekin lan egiten ibili ohi gara, eta noski, gatza ere egiten dugu. Baina gustatzen zait!

(gazteak lanean agertzen dira. Harriak jasotzen, eskorgak eramaten. Mutil bat hitz egiten hasten da)

Lana pixka bat gogorra izan daiteke eguraldiaren arabera, baina jendea oso jatorra da eta, mundu osoko jendea ezagutzen ari naiz.

(neska bat hitz egiten hasten da)

Denak etortzen dira jendea ezagutzeko, ikasteko eta lan egiteko gogoarekin.

(porlan zatiak jasotzen agertzen dira gazteak. Neska batek ingelesez azalpenak ematen ditu, gazteen irudiak agertzen diren bitartean. Ingelesez ari da eta azpitituluetan jaso dira itzulpenak)

Lan egiteaz gain, elkarrekin dibertitzera etortzen den komunitatea da. Ez dugu ingelesez soilik hitz egiten. Grezieraz, alemanez, frantsesez eta euskaraz eta gaztelaniaz ere hitz egiten dugu.

(gazteak eskuak uretan sartuta agertzen dira. Atseden hartzen ari dira, elkarren artean hitz egiten. Neska berdinak ondorengoa gaineratzen du)

Benetan atsegin dut, zure ikuspuntua aberasten duelako.

(Bilboko irudiak agertzen dira; ibaian, itsasontzi bat. Gazte bat hitz egiten hasten da, gaztelaniaz. Bere hitzak azpitituluetan jasota daude)

Lehenengo egunetan auzolandegitik kanpoko jendea etorri zen hitzaldiak ematera.
M-15 mugimenduko kideak etorri ziren, emakume bat ekonomia feministari buruz aritu zen, Deshazkundea elkarteko kideak ere. Solasaldien Festibala izeneko prototipoa garatu dugu. Herrietako tradizioari jarraituz, han andrazkoak kalera ateratzen dira hitz egitera, norbera trebetasunak partekatzeko espazioa litzateke.

(Bilboko auzolandegiko espazioak agertzen dira irudietan. Kamera lasterrean, jendearen joan-etorriak, kartelak sortzen... ikus daitezke. Hormetan jarrita dauden kartelak ageri dira, kolore askotako papertxoekin. Gazteak lanean ari dira, hitz egiten. Elkarrizketa zati bat azpitituluetan jasotzen da)

Eta gizarte egiturak, jarduerak esparruak dira, etiketa biografikoak.

(neska baten alboan jesarrita dagoen mutil bat azalpenak ematen hasten da gaztelaniaz. Azpitituluetan agertzen dira hitzak euskaraz)

Kit-Krak auzolandegiko laguntza taldekoak gara. Idatzizko eta ikus-entzunezko jarraipenaz arduratzen gara, sare sozialetan eta auzolandegiko webean zabaltzeko.

(auzolandegiaren webaren irudiak agertzen dira. Mutil bat hitz egiten hasten da, gaztelaniaz. Bere hitzak euskaraz azpitituluetan jasota daude)

Ez dago adituren batek bere iritzia inposatu edo jendearengan eragina sortzeko lan-dinamikarik. Aitzitik, zerotik hasi, ezer jakin gabe, eta nork bere burua eraikitzeko dinamika da.

(Gatzagako auzolandegiko irudiak agertzen dira, kamara azkarrean. Gazteak lanean, hitz egiten, barrez, agertzen dira. Hainbat datu azpidatzita agertzen dira: Auzolandegietan parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da. / La edad mínima para participar en los Campos de Trabajo es de 18 años).

(gazteak beraien artean hitz egiten ageri dira. Atzerritarrak dira gehienak, eta bertakoek gaztelaniazko hitzak eta euskarazkoak erakusten dizkiete. Adibidez: Zer moduz zaude? How are you? Neska batek adierazpenak egiten ditu gaztelaniaz)

Elkarbanatzeko lekua da, kultura ezberdinak partekatzeko, lan egiteko, batera egoteko.

(Gatzagako irudiak agertzen dira: larrainak, frontoia. Bertan gazteak esgriman eta esku pilotan jolasten ari dira. Bilboko irudiak agertzen dira. Mutil bat hitz egiten hasten da)

Ni interneten sartu nintzen, gazteaukera.net uste dut dela orrialdea, agertzen dira libre dauden plaza guztiak, zuk izena ematen duzu eta izena eman ondoren 72 euro uste dut direla, ordaindu behar dituzu eta orduan guztiz matrikula egin duzu eta ia etorri zaitezke.

(neska batek jarraitzen du)

Eta gero bertan bai janaria, edo ohea, dena ordainduta dago eta dena zuretzako prest, bai.

(gizonezko batek amaitzen du)

Bertaraino iristeko garraioa izan ezik.

(neska errusiarrak azalpenak ematen ditu, ingelesez. Euskarazko itzulpenak azpitituluetan daude)

Asetasun fisikoa eta morala lortzen duzu, konturatu egiten zarelako ingurua berreskuratzen laguntzen ari zarela. Eta hori garrantzitsua da bertakoontzat eta baita Euskal Herriko ondare kulturalarentzat ere.

(auzolandegietako irudiak ageri dira, eta pantailan, programan parte hartzen duten herrialdeen izenak agertzen dira, baita programen laburdurak ere. Ondorengoa agertzen da pantailan)

Ondo pasa lan solidarioa eginez! / ¡Diviértete haciendo un trabajo solidario!

(Gazteaukeraren logoa agertzen da, sare sozialen ikurrekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren logoarekin batera)


 

Azken eguneratzea: 2018/03/23
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana