Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Aniztasun funtzionala duten pertsonek Auzolandegietan izena ematea

2018  - Plaza-eskaera

Dibertsitate funtzionala duten pertsonek plaza eskatzeko agiria (DOC, 50 KB) jaitsi beharko dute. Inprimaki ofizial hori aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean, Lakuako Zuzenean zerbitzuan eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, bai eta erregistro osagarrien bulegoetan ere (bulego horiek zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan), edota 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (39/2015Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 

Plaza eskatzeko epea: apirilaren 19tik maiatzaren 3ra da.

Pertsona bakoitzak plaza bat hautatu ahal izango du. Eskaintza handiegia izanez gero, zozketaren kariaz, eskaera-zenbaki bat esleituko zaio.

Plazak: Euskadiko auzolandegietan (estatu mailakoak, ez nazioartekoak). Zerrenda (PDF, 95 KB)

 

Zozketa eta plazaren erreserba

Auzolandegia aniztasun funtzionala duten bat edo bi lagunek eskatu badute, plaza zuzenean erreserbatuko zaie, izena emateko ezarritako epea bete eta gero.

Plaza eskatu duten gazteak (PDF, 149 KB)

Auzolandegi batean edo gehiagotan plaza-kopurua baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Zozketan zehaztuko da eskabideen zein hurrenkeraren arabera hautatu ahal izango diren plazak. Gazteria Zuzendaritzak ateratako hurrenkeraren arabera egingo ditu deiak, eta interesdunek hurrenkera horren arabera hautatuko dute plaza.

Plazak agortzen diren unean edo eskatzaile guztiei hautua egiteko aukera eman zaienean, Gazteaukera webgunean emango da horren berri, eta izena emateko prozesua itxi egingo da.

Zozketaren emaitza (pdf, __ kb), esleitutako plazaren erreserba barne, Gazteaukera webgunean argitaratuko da. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzan ere kontsultatu ahal izango dira (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua. Vitoria-Gasteiz).

Gazteria Zuzendaritzak telefono-dei eta posta elektroniko bidez konfirmatuko ditu, bai zozketen emaitza, bai hautatutako plazaren edo plazen erreserba eginda dagoen ala ez.

Gazteria Zuzendaritzak eskatutako dokumentazioa bidali eta plazaren erreserba konfirmatu eta hurrengo bi egun naturalen barruan egingo da ordainketa.

Ordainketa egin eta dokumentazioa jaso eta gero, Gazteria Zuzendaritzari itzuli beharko diote dokumentazioa, behar bezala beteta eta sinatuta, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, lau egun naturaleko epean.

 

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana