Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak

Izena ematea Auzolandegietan - 2017

 Informazioa web orri honetan eta Gazteaukerako sare sozialetan (Facebook eta Twitter (#workcampseuskadi)) ikus dezakezu.

Izena emateko eta plaza eskuratzeko urratsak hauek izango dira:

1go urratsa.- Aurreinskripzioa (apirilaren 19tik 25era) Internet bidez formularioa betez.

Auzolandegiak 2017 kartela

FORMULARIOan bete beharreko datuak: eskatzailearen NANa, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Ez da galdetuko nora joan nahi duen eskatzaileak. Apiriaren 19an goizeko 9:00etan ireki eta apirilaren 25ean, 24:00etan itxiko da formularioa.

Pertsona bakoitzak izenemate bat baino ezin izango du egin. Formularioa bete ondoren, zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko du erabiltzaileak; zozketan parte hartzeko beharrezkoa da zenbaki hau.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek izena emateko beste epe eta prozedura bat izango dute.

Internetera sarbidea behar izanez gero, KZgunea zentroak erabil ditzakezu.

Datak:

  • Formularioa irekita, apirilaren 19tik 25era arte. 
    Formularioan jasotako datuetan akatsen bat dagoela antzeman ezkero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren telefonora deitu: 945 01 95 36.
  • Apirilaren 26an aurreinskripzioa egin dutenen behin-behineko zerrenda (pdf,  kb) argitaratu da eta bi eguneko epea ematen da akatsak zuzentzeko.
    Akatsak zuzentzeko gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus helbidera bidali mezua.
  • Maiatzaren 3an aurreinskripzioa egin duten pertsonen behin-betiko zerrenda (pdf,   ) argitaratu da. 

2. urratsa.- Zozketa notarioaren aurrean maiatzaren 3an.

Argazkiaren egilea: Maider Perales Arizaga

Zozketaren prozesua.

Auzolandegiak kanpainako plazen esleipenean aukera-berdintasuna bermatze aldera, zozketa-prozesua ezarri da. Zozketa notario aurrean gauzatuko da eta honek dagokion akta emango du. 

Izena emateko orri bakoitzean zenbaki bat ageri da. Orri horretan agertzen diren pertsona bakoitzak zozketan parte hartuko du plaza hautatzeko izango duen hurrenkera izateko. 

Zozketaren nondik norakoak:

Gazteaukera webgunean egongo den formularioan izena aurrez eman duten guztien artean, zenbaki bat aterako da. Zenbaki hori zerrendako lehenengoa izango da; jarraian datozenak ere hautatuak izango dira, harik eta auzolandegietako plaza-kopuruaren bikoitzera heldu arte. 

ADIBIDEZ: auzolandegietako 300 plaza badaude, 600 laguni emango zaie plaza hautatzeko hitzordua. Izena aurrez emateko 1.500 eskaera badaude eta ateratako zenbakia 500 bada, emaitza honako hau izango litzateke: 

1.a: 500
2.a: 501
4.a: 502
5.a: 503 
6.a: 504
…..
600.a: 1.099

  • Zozketaren emaitza: notariaren aurrean 951 zenbakia (pdf,    kb) atera da. Auzolandegia aukeratzeko txanda duten gazteen zerrenda (pdf, 502 kb) argitaratuko da maiatzaren 4an.

3.urratsa.- Zozketaren ondorioz txanda jaso dutenek mezua jasoko dute SMS eta e-mail bidez.

  • Zozketaren ondoren, txanda jaso dutenek sms bat eta mezu elektroniko bat jasoko dute. Bertan, egokitu zaien hurrenkeraren zenbakia jakinaraziko zaie, bai eta, eskuragarri dauden plazetako bat hautatzeko, zein telefonora deitu behar duten ere, zein egunetan eta zein ordutan. 
  • Arreta telefonora deitzeko txandak maiatzaren 5ean hasiko dira. Txandak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00ra, emango dira.
  • Dagokion egunean eta orduan deitzen ez duenak bere txanda galduko du.

4 urratsa.-  Auzolandegia aukeratzea

Txanda jaso dutenek, zozketaren arabera  tokatu zaien egunean eta orduan, telefono deia  egin beharko dute arreta telefonora, libre gelditzen diren plazen artean auzolandegi bat aukeratzeko.

Arreta telefonoan euskaraz zein gazteleraz erantzungo zaie gazteei (doakoa).

  • Nora deitu behar duten gazteek:  --------- 
  • Libre geldiren plazak hemen kontsultatu ahal izango dira. Plazak desagertzen joango dira hartuak izan ahala.

5.urratsa.- Plaza aukeratu dutenek ordainketa egin beharko dute eta Gazteria Zuzendaritzara dokumentazioa bidali. 

6. urratsa.- Bete gabeko plazak (Errepeska)

Izen emateko epea amaitzean, plaza hutsik badago, denbora-tarte bat utziko da interesdunek plaza erreserbatzeko, horretarako jakinaraziko den telefono-zenbakira deituta. Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Plazak erreserbatu ahala, zerrendatik kentzen joango dira.

  • Errepeska atzerriko auzolandegietan: maiatzak 23tik 26ra (945 01 95 36 edo 945 01 95 01 telefonora deitu 9:00-13:00 ordutegian).
  • Errepeska Euskadiko eta beste autonomia erkidego auzolandegietan: ekainak 1etik aurrera (945 01 95 36 telefonora deitu 9:00-13:00 ordutegian).
  • Ekainak 6tik aurrera Euskadiko auzolandegietan hutsik dauden plazak aurreinskripzioa egin ez duten gazteek (eta egin dutenek baita) eskatu ditzakete programan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte.
    Eskaera egiteko 945 01 95 36 eta 945 01 95 01 telefonoetara dei daiteke 9:00etatik aurrera. .

Hasierara joan

Azken eguneratzea: 2017/04/18
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana