Lan-eskarmentua handitzeko modu interesgarria dira atzerrian sustatutako bekak eta praktikak, zure herrialdetik kanpora lanari ekiteko, zurea ez den beste hizkuntza bat hobetzeko, eta, azken buruan, atzerrian ametsetako lana lortzeko.
1.- Non eta nola lortu beka bat (GazteBizHitza)
2.- Gazteentzako orientazio eta aholkularitza on-line zerbitzua ikasketak, etxebizitza eta lanari buruz (GazteBizHitza).
Atzerrian lan eginez hizkuntza hobetzen laguntzen duten bekak dira. Batzuek ez dute ordainsaririk biltzen, baina beste batzuen barnean gastu pertsonaletarako beka bat hartzen da. Unibertsitateko eta lanbide-heziketako gazte tituludunentzako eta karrerako azken ikasturteetako ikasleentzako bekak dira.
Ezaugarriak
Egin ditzakezun zereginak
Aldatu egingo dira, zure lanbide-profilaren arabera. Mediku, ingeniari, ekonomialari, soziologo eta abokatuentzako eskaintzak ageri dira bereziki.
Prozedura
Instituzioek, unibertsitateek, lanbide-zentroek edo horietako erakunde laguntzaileek kudeatzen dituzte praktika horietako gehienak. Zuk ere kudea dezakezu, atzerriko zure lanbide-profileko enpresekin harremanetan jarriko zaituzten enpresa edo agentzia pribatuen bitartez.
Interesgarri gerta dakizuke