Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gazteak hautatzeko prozesua - Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 2019

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautaketa prozedura hasiko da.

Hautaketa prozedurak hiru fase ditu:

1.- Lehen fasea edo aurrehautaketa

Argazkiaren egilea: Patricia Baños Carril

Bigarren fasera pasako diren 220 parte-hartzaile aukeratuko ditu, gehienez, horretarakoxe eratutako batzordeak. Batzordeak  50  ordezkari  ere  proposatuko  ditu,  bigarren  fasean  parte  hartzeko  hautatu  diren pertsonek  zeregin  horri  uko  egin  diotenerako.  Norbaitek  zereginari  uko  egiten  badio,  uko  egin  duen pertsonaren profila daukan ordezkoak parte hartuko du bigarren fasean. Honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat.

  • a) Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak (%30 gehienez).
  • b) Garapenerako lankidetzarekin lotutako prestakuntza (% 20 gehienez).
  • c) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko borondatezko kide izatea (% 20 gehienez).
  • d) Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunde bateko borondatezko kide izatea (% 30 gehienez).

Batzordeak, egoki iritziz gero, elkarrizketa pertsonala egin diezaieke hautagaiei, aipatu berri ditugun alderdi horiei buruz.

Aurrehautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera. Ulertuko da zerrenda horietan agertzen ez diren pertsonak ez daudela aurrehautatuta (ikusi egutegia).

Barriara, honako agiri hauek eramango beharko dituzte

  • Izena emateko eskabidearen egiaztagiria (PDF), behar bezala sinatuta.
  • Bi argazki.
  • Izena emateko eskabidean gazteak adierazi dituen prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko ditu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
  • Eskabidea aurkezteak dakar NANa eta errolda-agiria kontsultatzeko edo egiaztatzeko baimena. Baimen hori eman ezean, NANa eta errolda-agiria aurkeztu beharko dira.

Hasierara joan

2.- Bigarren fasea edo hautaketa.

Argazkiaren egilea: Imanol Berrueco

Prozeduraren bigarren fasea edo hautaketa fasea aurrez lehen fasean aukeratutakoekin egin beharreko batzar-egonaldia da, barnetegi batean hiru egunez nahitaez egin beharrekoa, Gazteria Zuzendaritzak ezartzen dituen baldintzetan. Egonaldi horretan Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen.

Beste 50 ordezko ere hautatuko dira, norbaitek uko egingo balu ere. Norbaitek bere plazari uko egingo balio, uko egin duenaren profil bera duen ordezko batek hartuko du titulartasuna.

Topaketa non eta noiz:  Egutegian jakinaraziko da. Nola heldu Barriara: Mapa. Eroso egoteko moduko arropa eraman behar da, papera eta boligrafoa.

Egonaldi horretan, Hautaketa Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen, eta horretarako honako hauek baloratuko ditu:

a) Aurre-hautatutako pertsonaren egokitasuna, burututako dinamiken emaitza aintzat harturik, eta topaketa horretan egindako elkarrizketa, % 50 gehienez. Gaitasun hauek baloratuko dira:

  • Autogestiorako gaitasunak, % 20 gehienez: ekimena eta autonomia; malgutasuna; arazoak aztertu eta ebaztea; ikasteko eta negoziatzeko gaitasuna. Pertsona mugitzen den inguruan lan eraginkorra, antolatua eta baikorra garatzea ahalbidetzen diote gaitasun-mota horiek pertsonari.
  • Komunikazio- eta harreman-gaitasunak, % 20 gehienez: pertsona arteko komunikazioa; talde-lana; trebetasuna eta zuhurtzia. Gogobeteko harreman pertsonalak eta profesionalak izatea ahalbidetzen diote boluntarioari bere egitekoetan diharduela, eta, halaber, egoera konplexuak edo zailak kudeatzea ahalbidetzen diote besteekiko interrelazioan.
  • Antolaketa-gaitasunak, % 10 gehienez: fidagarritasun teknikoa eta pertsonala; ekimenetan buru izateko gaitasuna; antolaketa eta plangintza. Norbere lanaren eraginkortasunarekin eta inguru konplexuago, zabalago bateko eta besteei eragiten dien kudeaketa-lanarekin zerikusia duten gaitasunak dira.

 

b) Aurre-hautatutako pertsonaren profila zenbateraino egokitzen zaien Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren babespean hautatutako lankidetza-proiektuen ezaugarriei, barne hartuta ekintzotan integratzeko duten astia, % 50 gehienez.

Hautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera. Ikusi egutegia

Hasiera joan

3.- Hirugarren fasea edo informazioa eta orientazio aldia.

Topaketa hautatutako pertsonekin eta programan esku-hartzen duten GGKEekin egingo da. Bertan, lankidetza-proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa emango zaie hautatutako pertsonei. Topaketa derrigorrezkoa da hautatutako pertsonentzat.

Non eta noiz: Barriako aterpetxean (Narbaiza, Araba). Ikusi egutegia

Bai lehen topaketan bai bigarrenean sor litezkeen ostatu eta mantenu gastuak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu.

Hasierara joan

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana