Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten gazteen konpromisoak

Argazkiaren egilea:
Jaime Sotomayor Basilio

Garapen lankidetzako jardueran parte hartzeko aukeratutako gazte bakoitzak, aldez aurretik, Gazteria Zuzendaritzan aurkeztuko duen dokumentuan, honako hauek beteko dituela hitz emango du:

  • Helmugako herrialdean esperientzia hasi aurretik, garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreak antolatutako prestakuntza fasean parte hartuko du.
  • Bete beharreko jarduerak eskatzen duen bizimodura moldatuko da.
  • Jarduera egin behar den herrialdean egongo da, esperientzia-aldia bukatu arte.
  • Osasunari dagokionez emandako aholku guztiak beteko ditu.
  • Esperientzia-aldia bukatu ondoren, balorazio txostena aurkeztuko du; bertan, bizi izandako jarduera nolakoa izan den eta nola burutu den azalduko du eta, aurrerantzean antolatzen diren beste proiektu batzuetarako, akatsak eta hutsuneak nola konpon daitezkeen zehaztuko du.
  • Aurtengo egitasmoa amaitu ondoren, esperientzia bakoitzaren eta programaren garapenaren ebaluazio-jardunaldietan parte hartuko du.
  • Urte betez, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek nahiz Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gazteria Zuzendaritzak antolatutako sentsibilizazio-jardueretan parte hartzeko prest egongo da.
  • Gutxienez 30 ordu eskaintzea garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreari, bueltan iritsi eta biharamunetik kontatzen hasita 30 eguneko epearen barruan.
  • Halaber, aplikatzekoak zaizkion diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotzen diren betebeharrak.
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana