Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 2018 - Informazio orokorra

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren infografia

Deialdia: 

Agindua, 2017ko abenduaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako salburuarena, 'Euskadiko Gazteak Lankidetzan' programarako 2018ko deialdia egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratze-data: abenduaren 21a.

Parte-hartzaile kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Helburua:

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.  

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Gazteen profilak:

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira: - Medikuntza, erizaintza - Irakasle-ikasketak - Gizarte-hezkuntza - - Psikologia - Pedagogia - Logopedia - Informatika - Web-diseinua - Ikus-entzunezkoak - Kazetaritza - Komunikazioa, marketing - Argazkilaritza  - Arte ederrak - Musikariak - Ingeniaritza Zibila - Energia Ingeniaritza - Industri Ingeniaritza - Agronomia Ingeniaritza - Energia berriztagarriak - Ingurumen Zientziak - Gizarte Zientziak - Politika Zientziak - Landa-garapen jasangarria - Jostura, diseinua eta jantzigintza - Jarduera fisikoak eta Kirola - - Nutrizioa - Gastronomia eta gozogintza - Kontabilitatea - Ingelesa - Frantsesa... 

Antolatzaileak:

  • Gazteria Zuzendaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailekoa. Eusko Jaurlaritza.
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Laguntzaileak:

Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKErekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak).
  • Bisa.
  • Erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Kontuan hartzekoak:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana