Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/05/30

Gazteen Euskal Behatokiak gazteen enpleguari buruzko ikerketa berria aurkezten du

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

2008tik hona gazteen langabezia-tasak igo dira eten gabe, biztanleria aktibo osoarenaren halako bi dira eta enplegua lehen mailako gizarte- interesa duen gaia bilakatu da. Ikerketa honekin enpleguarekiko eta emantzipazio ekonomikoarekiko EAEko gazteen egoera aztertu eta ezagutarazi nahi dugu.

Ikerketaren oinarria 2011ko azaroaren 16 eta 34 urte bitarteko EAEko 1.927 gazteri beraien etxeetan egindako inkesta bat da.

 

Hauexek dira ikerketaren emaitzarik aipagarrienak:

  • Gaur egun, gazteen erdiak lanean ari dira; ia heren bat, ikasten. %18 langabezian daude.
  • Hamar gaztetatik zortzik nolabaiteko lan-esperientzia dute.
  • Gazteen %49 ekonomia-aldetik independente dira, hau da, beraien diru-sarreretatik edota bikotekidearenetatik bizi dira.
  • Lanean ari diren gazteen erdiek baino gehiagok mugagabeko kontratua dute, eta heren batek aldi baterako kontratua. %3 kontraturik gabe dabiltza, eta egoera horretan dauden lau gaztetatik hiru emakumeak dira.
  • Lanean dabiltzan hamar gaztetatik zazpik kualifikazio-mailari egokitzen zaion lanpostua dute.
  • Lanean ari diren %57k uste dute bila zebiltzan lana dutela; %42k, ordea, lana aldatuko lukete, lan-baldintzak hobetze aldera.
  • Lanean dabiltzan gazteen %21 urtebeteren buruan lana galduko duten berdur dira.
  • Langabezian daudenen %73 lan bila aritu dira aktiboki azken hiru hilabetetan. Gehienek aukera gutxi ikusten dituzte sei hilabetetan aurkitzeko, eta 9 hilabetez, batez beste, ibili dira lan bila.
  • Lanbidez aldatzea suposatuko lukeen lan bat onartuko lukete langabezian dauden gazteen %88k.
  • Lanpostu batean gehien balioesten den ezaugarria egonkortasuna da, bai lanean dabiltzanen artean, bai langabezian daudenen artean.

 PPTa (pps, 3,5 Mb)

 Prentsa dosierra (pdf, 1,4 Mb)

 Soslaien taulak (pdf, 48 kb) 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

     

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana