Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2013/04/26

EAEko gazteek pairatutako lan-istripuak % 25 gutxiago izan ziren 2011tik 2012ra bitartean

Hamar urtean, EAEko 16 eta 34 urte bitarteko gazteen lan-istripu hilgarrien kopurua 39tik 4ra igaro da.

Apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna dela-eta, EAEn bizi diren 16 eta 34 urte bitartekoen lan-istripuei buruzko hainbat datu aztertu ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

EAEn, 28.923 lan-istripu egon ziren EAEn. Horrek esan nahi du % 15eko beherakada egon dela 2011rekin alderatuta (33.295 istripu). 16 eta 34 urte bitarteko biztanleengan beherakada hori askoz ere handiagoa izan zen (% 25ekoa): 2011n istripuak 11.263 izan ziren eta 2012an 8.476.

Eraikuntzan eta industrian egon den joerari zor zaio beherakada. Izan ere, sektore horietan, lan-istripuen kopuru osoak % 24ko jaitsiera izan du eta 16 eta 34 urte bitarteko gazteenak % 33koa.

EAEn 2011ko lan-istripu guztien %29 16 eta 34 urte bitartekoei gertatu zitzaizkien (8.476 ezbehar).

Lan-istripuen indizea, hau da, bajadun lan-istripuak adin-talde bereko 1000 pertsona okupatuko, ‰ 32koa izan da 2012an, biztanleria orokorraren kasuan; ‰ 36,5ekoa, 16 eta 34 urte bitarteko biztanleen kasuan, lan-istripuen indizea nabarmen jaitsi da azken urteotan: 2005ean ‰ 72,8 izan zen eta 2012an ‰ 36,5.

Aurreko taulan ikus daitekeenez, alde handia dago generoen artean. Hain zuzen ere, 16 eta 34 urte bitarteko gizonen lan-istripuen indizea 2012an ‰ 53,5 izan zen, eta adin-tarte bereko emakumeena ‰ 18,6koa.

16 eta 34 urte bitarteko lagunen artean, heriotza ekarri duten lan-istripuen kopurua jaitsi egin da: 2003an horrelako istripuak 39 izan ziren eta 2012an, ordea, 4. Nabarmentzekoa da 2012an hildako lau gazteak gizonak izan zirela.

Datuak lurralde historikoen arabera aztertuz gero, 2012an 16 eta 34 urte bitartekoek sufritutako lan-istripuen erdia baino gehiago (% 51) Bizkaian gertatu ziren; % 30, Gipuzkoan; eta % 19, Araban.

Datu hauek Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman ditu eta Gazteen Euskal Behatokiak ustiatu. Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazleen Sisteman eskuragarri daude.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana