Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/10/10

GEBko Dokumentazio Zentroko berriak: Iraila - Urria

 Irakurketa gidak: Bakerako heziketa (pdf, 320 kb)
 2011ko iraila-urriko artikulu nabarmenak
 Eskuratutako liburu berriak (pdf, 204 kb)
 Iraileko aldizkarien aurkibidea: eskaneaturik eta pdf formatuan

Nuevo concepto de formación.

Hezkuntza ez formalari eta laneratzeko beste bide batzuei buruzko hainbat artikulu biltzen ditu dossier honek. Honakoak hartzen ditu barne:

Youthpass, hezkuntza ez formalaren aintzatespena; gazteen esparruko lanbide-kualifikazioak; astialdiko heziketa, enplegu-sorgune berri; MIJS, gazterian eta gazte-politiketan espezializatutako master ofiziala; Tuquevols.net; lanbide-orientazioari buruzko webgune berria eta "hezkuntza ez formala gazteekiko lanean", hezkuntzan elkarlanean aritzeko esperientzia.

Entrejóvenes, núm. 121, julio-agosto 2011, p. 22-38

Wolfe, David A., Crooks, Claire V. y Hughes, Raymond. La cuarta R: Un programa escolar de prevención de la violencia en las relaciones de pareja en la adolescencia

Artikulu honetan, eskola-ingurunean aplikatuko den prebentzio-programa erakusten da, The Fourth R izenekoa. Bere helburua nerabezaroan bikotekidearen aurkako indarkeria eta horri lotutako arrisku-jokaerak prebenitzea da. Programa 14 eta 17 urte bitartekoei zuzendurik dago. The Fourth R programaren muina kurrikulumeko 21 ikasgai dira, trebetasunetan oinarrituak eta prestakuntza berezia jaso duten irakasleek ezarria.  Bere helburu nagusia harreman osasungarriak sustatzea da eta indarkeria, arrisku handiko sexu-jokaerak eta drogen kontsumoa ekiditea. The Fourth R  Ontarioko 20 eskolatan ebaluatu da (Kanada).

Intervención psicosocial = Psychosocial Intervention, vol. 20, n. 2, August 2011, p. 193-200

Cuadrado Gordillo, Isabel. Divergence in aggressors' and victims' perceptions of bullying: A decisive factor for differential psychosocial intervention

Eskola-jazarpenak haur eta nerabeengan duen pertzepzioa aztergai interesgarria bilakatu da zientzialarientzat. Hain zuzen ere, eraso- eta biktimizazio-prozesuak hobeto ulertzeko bidea ematen dute. Ondorioz, jazarpenaren aurkako programak helburuetara hobeto egokitzeko ikuspegi berriak ematen dituzte. Nerabeek intimidazioaz eta bere adierazmoldeez dituzten pertzepzioak aztertzen ditu lan honek, bai eta erasotzaileen eta biktimen arteko pertzepzioen artean aldea aurkitu ere, Pertzepzio horietan, "erasoaren maiztasunaren" faktorearen eragina ere aztertzen da. Datuak 2.295 nerabeko laginari egindako galdesortaren bidez lortu dira. Emaitzen arabera, biktimek intimidazioa kontzeptualizatu eta identifikatzeko darabilten irizpide bakarra "min emateko asmoa" da. Erasotzaileek, ordea, "botere-desoreka" azpimarratzen dute, "min emateko asmoa" baino. Era berean, emaitzek diotenez, eragindako edo pairatutako erasoaren maiztasunak behera egiten duenean, parekoen arteko interakzio-modu gisa zilegiztatzen dituzte intimidazio-modu anitzak , bai erasotzaileek, bai biktimek. 

Children and youth services review, vol. 33, núm. 9, septiembre de 2011, p. 1608-1615

Melendro Estefanía, Miguel. El tránsito a la vida adulta de los jóvenes en dificultad social

Artikulu honetan, gizarte-zailtasun egoeran dauden gazteek helduarorako bidean, berriki hezkuntza eta gizarte-mailako esku-hartzeen inguruan egindako azterlan baten emaitzak azaltzen ditu. Gainera, berrikusi egin dira prozesu horretako ezaugarri nabarienak, eta profesionalek eta enpresariek gaiaren inguruan izandako jarrera-hartzeak aztertu. Gizarteratzean eta langintza-mailan izandako maila egokia nabarmentzen dute, eta balioeste bikaina egiten dute gazteek partaide izandako hezkuntza zein gizarteratzeko laguntzarako taldeen eta programen inguruan galdegitean. Enpresariek gogobetetzemaila jasoa erakusten dute programa hauekiko; aitzitik, nabarmentzen dute errendimendu baxua dutela gazte horiek. Hezkuntza eta gizarteratzeko taldeen esanaren arabera, baliabide urriak dituzte gazte horiek helduarorako bidean lagundu ahal izateko, eta gazte horien langintza eta erabateko gizarteratzeko aukera urriak aurreikusten dituzte.

Zerbitzuan, núm. 49, junio de 2011, p.: 93-106

Morant Marco, Ricard. Sobre la indumentaria juvenil: las camisetas con mensaje

Artikulu honetan, gazteek kamiseten bidez -jantzi eroso bezain komunikatibo horien bidez- euren buruei buruz ematen duten ahozko irudia aztertzen du. Komunikatzen duten mezu idatzia ez ezik (iragarkia, oroigarria, aldarrikaria, elkartasunezkoa...), hizkuntzaz kanpoko beste elementu batzuk ere garrantzitsuak dira: kolorea, tipografia, irudiak edo mezuen kokapena. Jantzi horrek ez du janzten duena bakarrik azaleratzen, gazteen izaera, pentsaera eta jokaera orokorrak ere adierazten ditu. 

 Revista de estudios de juventud, núm. 93, junio de 2011, p.: 75-87

Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu Artikulu nabarmen atalean

Dokumentazio Zentroko webgunera esteka

 Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka

 Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@ej-gv.es


 OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana