Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2016/12/14

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa. 2017rako proiektuak aurkezteko deialdia entitateentzat

Agindu honen bidez ezarri nahi dira EAEko Administrazio Orokorraren 2015eko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak, bai eta proiektu egokienak aukeratzekoak ere. Agindu honen helburua da, orobat, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea.

  • Agindua, 2016ko abenduaren 9koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, (pdf, 318 kb) ( EHAA, 2016ko abenduaren 14a)
  • Diru-kopurua: 60.000 euro
  • Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. 
  • Proiektuak aurkezteko tokiak:

Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriaren arloan eskumena duen zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta aurkez daitezke Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean), erregistro osagarrien bulegoetan (bulego horiek zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Admi-nistrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan), edota urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Proze-dura Erkidearenena).

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana