Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2013/05/29

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga gidaren bigarren edizioa argitaratu du

Europan barrena bidaiatu nahi duzu? Lehenago, kontsulta ezazu 'EUROPA HELMUGA 2013' mugikortasun-gida

Azken urteotan Gazteen Euskal Behatokia atzerrirako mugikortasun-aukeren eta baliabideen inguruan garatzen ari den lanaren emaitza da orain aurkezten dugun Europa helmuga  (pdf, 4 Mb) gidaliburuaren edizio berria eta eguneratua. Europan barrena mugitzeko jakin behar den guztia, irtenbideak eta informazio praktikoa eskaintzen ditu, ordenagailuetan ez ezik, smartphone-etan eta tablet-etan ere erabiltzeko moduko formatuan. 

Lehenengo edizioaren arrakastak bultzatuta, eguneratu egin dugu: diseinua hobetu dugu (kontsulta hobetze aldera), eduki berriak txertatu eta dituen mila estekak gaurkotu. Aurreko edizioaren egile eta nazioarteko mugikortasunean aditu Antonio Jesús Rodríguez Martínezek gauzatu du eguneraketa. Hain zuzen ere, hainbat urte daramatza Gazteen Euskal Behatokiak egilearekin elkarlanean.

Interneten barreiatuta dauden mugikortasun-aukera guztiak sailkatu eta ordenatu egiten dituen informazio-bilduma da Europa helmuga 2013. Gida zabal eta argi honek denbora aurrezten du, eta ibilbide pertsonalizatua osatzea ahalbidetzen du. 

EBko herrialderen batera bidaiatzea pentsatzen ari den edozein gaztek bere buruari egin diezazkiokeen galderetatik abiatuta, hainbat baliabide eskaintzen ditu gidak, bai eta, informazio gehiago eskuratze aldera, kanpoko esteka seguruak ere.  

  •        Nola ikas ditzaket hizkuntzak, dirurik gastatu gabe?
  •        Ba al dago gizarte-sarerik atzerriko hizkuntza bat praktikatzeko jendearekin kontaktatzeko?
  •        Udako lanen bat aurki al dezaket atzerriko hizkuntza bateko ezagutzak hobetzeko?
  •        Zer dokumentazio behar dut EBko herrialde batera bidaiatzeko edo bertan bizitzeko?
  •        Balio al dit nire gidabaimenak? 18 urte baditut, auto bat aloka dezaket?
  •        Non aurki dezaket gazteentzako ostatuei buruzko informaziorik?
  •        Nola egin behar da beste herrialderen batean balioko duen curriculum bat?
  •        Zein webgunetan jasotzen dira beste herrialde batzuetako enplegu-eskaintzak?
  •        Nola kontakta dezaket au pair gisa lan egiteko agentzia batekin?
  •        Non gara dezaket boluntario-laneko esperientzia bat?
  •        Niru curriculuma hobetu nahi dut, nazioarteko erakunde batean praktikak eginda. Posible al da?

Atzerrira irtetean sor daitezkeen zalantzak eta ziurgabetasunak desagerrarazteaz aparte, ezagunak ez diren mugikortasun-aukerak eskaintzen ditu gida honek.

13 ataletan egituratuta dago. Bakoitzean, edukien deskribapen laburra egiten da, adibideak eta aholkuak eman eta informazio gehiago eskuratzeko eta dokumentuak deskargatzeko estekak eskaini. 

Laguntza praktikoa eta tresna motibatzailea lortu nahi izan da gida honekin. Gainera, Euskadiko gazteria-zerbitzuetan eta Gazte Informazio Sarearen bulegoetan diharduten profesionalek burutzen duten lana osatzera dator tresna hau.

Gida dagoeneko deskarga daiteke, Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean edo QR kodearen bitartez, pdf (4 Mb) nahiz epub (520 Kb) formatuetan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana