Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/10/17

Ikastaroa: "Gazteentzako lana eta mugikortasuna EB-n" Donostian emango dugu. Izena ematea urriaren 22tik azaroaren 5era

Ikastaroa Donostian izango da, Gazteguneren egoitzan, 2012ko azaroaren 19an, 20an eta 21ean.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du "Gazteentzako lana eta mugikortasuna EB-n" ikastaroa. Kurtsoa Antonio Jesús Rodríguez Martínezek emango du, Andújarko Udalaren europar proiektuetako teknikaria eta Europe Direct Andújar europar informazio zentroaren arduraduna.

Ikastaroaren helburua gazteen arloan, lan-orientazioan eta hezkuntzan lan egiten dutenentzako laguntza-tresna izatea da, gazteek Europar Batasunean dituzten enplegu eta mugikortasun aukeren berri eman dezaten. Horretarako, enplegua bilatzeko tresna berrietan, enplegu-gune berrietan eta Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako edozeinetan lan egiteko, hizkuntza bat ikasteko edo, besterik gabe, bidaiatzeko dauden aukeretan sakonduko da ikastaroan.

 Triptiko informatiboa (pdf, 532, kb)

 Lekua:

Donostian, Gazteguneren egoitzan, Anoetako Pasealekua, 28,. 20014, 2012ko azaroaren 19an, 20an eta 21ean

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

 Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
 Hezitzaileak
 Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea urriaren 22tik azaroaren 5era izango da

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana