Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/11/08

'Gizarte enpresagintza gazteentzat' ikastaroa azaroaren 26, 27 eta 28an izango da. Izena ematea urriaren 24tik azaroaren 14ra

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBen egoitzan, 2012ko azaroaren 26an, 27an eta 28an.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du "Gizarte enpresagintza gazteentzat" ikastaroa. Kurtsoa EDEXeko proiektu sozialeko teknikariak, Nerea Jiménez Hernandezek emango du.

Gizarte-bizikidetza hobetzera bideratutako proiektu iraunkorrak eraikitzeko aukera handia da gazteen gizarte-enpresagintza. Gazteen gizarte-enpresagintza ezar lezaketen pertsona eta entitateei enpresagintza mota hori ezagutaraztea da ikastaroaren helburua.

Ikastaroaren helburu orokorren artean hauxek daude: Gazteen gizarte-enpresagintzaren oinarrizko kontzeptuak eta definizioak, gazteen gizarte-enpresagintzaren arloko praktika egokien ezaugarriak aztertzea, gazteen gizarte-enpresagintzaren aplikazio-esparru egokiei buruz eztabaidatzea.

 Triptiko informatiboa (pdf, 463 kb)

 Lekua:

Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2012ko azaroaren 26an, 27an eta 28an

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak 
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea urriaren 24tik azaroaren 14ra izango da

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana