Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/02/13

Ikastaroa: Gazteak, teknologia berriak eta berdintasun harremanak

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBen egoitzan, 2012ko martxoaren 19an, 20an eta 21ean.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Gazteak, teknologia berriak eta berdintasun harremanak ikastaroa. Kurtsoa Ritxar Bacetek, Gizonduzekoa, eta Ianire Estébanezek, Sortzenekoa, emango dute.

Ikastaroaren helburu orokorra da emakume eta gizon gazteen arteko berdintasun-ezaren jatorria eta egoera horrek gure gizartean sortarazten dituen ondorioak aztertu eta horietan sakontzea. Arreta berezia eskainiko zaio teknologia berrien eta berdintasunaren arteko harremanari: ziberjazarpenetik tratu onetara eta jardunbide egokiak.

 Triptiko informatiboa (pdf, 383 kb)

 Lekua:

Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2012ko martxoaren 19an, 20an eta 21ean.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

 Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
 Hezitzaileak
 Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea otsailaren 28tik martxoaren 13ra izango da

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana