Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/05/13

Ikastaroa: Maitasuna, bikoteak eta tratu txarrak: gazteen artean ere bai?

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBren egoitzan, 2011ko maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean.

 Plazak beteta daude

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Maitasuna, bikoteak eta tratu txarrak: gazteen artean ere bai? ikastaroa. Kurtsoa Ritxar Bacetek, Gizonduzekoa, Eduardo Portillak, On:gizekoa, eta Norma Vázquezek, Sortzenekoa, emango dute.

Ikastaroaren helburu orokorra emakume eta gizon gazteen arteko desberdintasunen arrazoiak eta horiek gizartean eragiten dituzten ondorioak aztertzea eta horietan sakontzea da, bereziki emakumeenganako indarkeriarekin dituzten harremanak ikertuta.

 Triptiko informatiboa (pdf, 3 Mb)

 Lekua:

Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2011ko maiatzaren 30a, 31a eta ekainaren 1a.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

 Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
 Hezitzaileak
 Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea maiatzaren 10etik 23ra izango da

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana