Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/03/28

GEBk EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna: informazioa, esperientziak eta asmoak izeneko txostena aurkeztu du

Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde Antonio Riverak eta Gazteria zuzendari Ignacio Rodríguezek, prentsaren aurrean.

Lortutako emaitzetatik, honako hauek dira nabarmenenak:

Hamar gaztetik ia zortzik atzerrira bidaiatu dute noizbait, aisia-arrazoiengatik, nagusiki.

Hilabetetik gorako egonaldiak kontuan izanez gero, biztanle gazteen laurdenek bizi izan dute esperientzia hori. Nahiago izan diren egonlekuak Erresuma Batua eta Irlanda izan dira; jarraian, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada. Hilabetetik gorako egonaldi horien arrazoi nagusiena ikasketak dira, eta, ondoren, oporrak eta lana.

Hamar gaztetik lauk aurten atzerrira joateko asmoa dute, batik bat oporretara edo hizkuntzak ikastera.

Atzerrira joateko prest daudenak, oro har, asko dira: gazteen %65 atzerrian lan egiteko prest daude; %60 ikastera joateko, eta %56 boluntario-lanak egiteko, lankidetza-lanetan aritzeko edo auzolandegietan parte hartzeko. Hiru arrazoi hauetako bat edo batzuk direla-eta, atzerrira joateko prest daudenak aintzat hartuz gero, EAEko gazteen %80 atzerrira joateko prest daude.

Ikastera edota lan egitera irtengo liratekeenen motibaziorik nagusienak atzerriko hizkuntzak ikastea edo hizkuntza-maila hobetzea da, bai eta toki eta ohitura berriak ezagutzea ere. Nahiago den lekua Europar Batasuna da.

Gazteen ia erdiak dio oso ongi edo nahiko ongi hitz egiten duela atzerriko hizkuntza batean, ingelesez, batik bat. Gainera, hamar gaztetik hiruk atzerriko hizkuntzaren bat ikasten dute eskola-ordutegitik kanpo.

Hamar gaztetik ia 7k uste dute ez dutela nahikoa informazio atzerrira joateko aukerei eta balliabideei buruz. Hala ere, hamar gaztetik 9k nazioarteko programa edo bekaren bat ezagutzen dute. Programarik ezagunena Erasmus da. Programak ezagutzeko bide nagusiak lagunak, senideak eta ikastetxeak dira. Nahiz eta Interneten erabilera oso zabalduta egon gazteen artean, nazioarteko mugikortasunera bideratutako webguneak edo informazio-atariak ez dira oso ezagunak. Inkestatutakoei proposatutako aukeren artean, ezagunena Gazteaukera da: %28k ezagutzen dute.

 Azterlanaren emaitza gehiago (power pointa, 1,2 Mb))

 Prentsa-oharra (pdf, 73 kb)

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana