Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireetxeazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Etxebizitza
  • Instagram

Nola bizi zeure kontura: alokatu ala erosi?

GOGORATU:

  • Zure bizitza baldintzek zehaztuko dute alokatzea ala erostea gehiago komeni zaizun.
  • Hainbat herrialdetan jendeak alokatzeko joera handiagoa du.
  • Alokairuan bizitzeak mugikortasun handiagoa izatea ahalbidetuko dizu ez baitzara etxebizitza bakar batera 'lotuta' izango.
  • Alokatzea ez da erostea baino aukera txarragoa. Aurrezkirik eta lan egonkor bat izan ezean zaila izango duzu erosteko aukera izatea.
  • Zure habiatik irteteak askatasun handia emango dizu
Gurasoen habia uzteko gogoz zaude, baina nolakoa da zure bizi egoera?

Kontutan hartu behar duzu etxebizitza erosteko zein alokatzeko erabakian hainbat faktore pertsonalek eragiten dutela: lortutako aurrezkiak, lan-egonkortasuna, non bizi nahi duzun, zure harreman pertsonalak...

Hamar urte barru orain dituzun behar berak izango dituzula uste duzu? Pentsa nola aldatu den zure bizitza azken hamar urte hauetan eta hurrengo hamar urteetan nola alda daitekeenaren inguruko ideia izango duzu.

 

Etxetik alde egin nahi nuke eta alokairuan pentsatzen ari naiz, baina zalatzak ditut…

Gure ingurunean beti izan dugu erosteko joera handiagoa baina beste herrialde batzuetan, aldiz, alokairua erosketa baino hedatuagoa dago.

Alokatzea ez da aukera txarra eta, zure egoera pertsonal eta profesionalaren baitan, erosketa baino aukera hobea ere izan daiteke. Alokairuan bazaude, adibidez, lekuz aldatu ahal izango duzu modu errazagoan beste lanpostu bat lortzeko. Erosi baduzu, berriz, zure mugikortasuna askoz ere mugatuagoa izango da.

Alokatzea erostea baino onuragarriago izan daiteke, adibidez, baldin eta:

  • Lan mugikortasun kontuak direla eta leku berean denbora asko ematea espero ez baduzu.
  • Etxebizitza erosteko hasierako kapital nahikorik ez baduzu.
  • Lan kontuak direla eta (diru sarrera bajuak, egonkortasunik ez...) banku-finantziazioa lortzeko aukerarik ez baduzu.
  • Zure enplegua edo diru iturria galtzen baduzu. Sinets nazazu, askoz errazagoa da alokairu kontratu bat etetea bankuaren hipoteka bernegoziatzea baino.

Alokatzeak moldagarritasun aukera handiagoa emango dizula pentsatu behar duzu: edozein momentutan beste nonbaitera joan nahi edo behar baduzu ez duzu horretarako arazo handirik izango.

 

Eta jendeak zergatik uste du alokatzea dirua botatzea dela?

Jende askok alokatzea dirua botatzea dela uste du alokairua ordainduz azkenean ez duzulako etxebizitza horren jabetza.

Baieztapen hau bitxia da, izan ere, ia kasu gehienetan, hau esaten duten pertsonak hipotekatuta daudelako eta, azken finean, etxe bat erosteko dirua 'alokatu' duen jendea da. ('Finantza-alokairua' deitzen zaio).

 

Bai, baina alokairuan ordaintzen dudanagatik hipoteka batean sar naiteke...

Egia da zenbait hiritan alokairuaren prezioak oso garestiak izan daitezkeela. Baina alokairuan zaudenean ez daude ezkutuko gastu gehigarririk; jabearekin hitzartutako prezioa ordaintzen duzu eta kitto.

Gainera, beti duzu pisua partekatzeko aukera; modu honetan ordaindu beharreko kopurua dexente jaitsiko da. Alokatzeak ordaindu beharreko kopurua negoziatzeko aukera ere ematen du eta gainera, hainbat gastu aurreztuko dituzu: OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga), udal-tasak, aseguruak, jabeen erkidegoa, konponketak...

Erosten baduzu, zure hipotekaren kuota zure esku ez diren aldagarri ekonomikoen arabera alda daiteke (Euribor...) Gainera, ustekabeko gastuak izan ditzakezu, hala nola, derramak, konponketen beharra, altzairuak erosi beharra... Hauek guztiak kontutan hartu beharko dituzun gastuak dira eta poltsikoan urradura sor diezazukete.

 

Alokatzeak desabantailaren bat izango du, ezta?

Jendeak erosteko duen joeraren arrazoirik nagusiena etxebizitza horren jabetza lortzea da. Alokairuan bizi zarenean zurea ez den etxe batean bizi zara eta horrek mugatzen zaitu, adibidez, etxea zure gustura jarri nahi baduzu.

Baina alokairuak izan dezakeen arazorik nagusiena jabeak kontratua ez berritzea erabakitzen duenean eman daiteke. Kasu horretan, etxebizitza berri bat bilatu beharko duzu.

Dena den, gure artean oso zabalduta ez dagoen arren, bada erosteko aukerarekin egiten den alokairua. Modu honetan, alokairuan zaude baina ondoren erosi nahi baduzu ordura arte alokairuan ordaindutakoa deskontatu egiten da azken preziotik.

 

Nire egoeran ezin dut etxebizitza bat erostea ezta pentsatu ere...

Kontutan hartu behar duzu, adibidez, 200.000€-ko etxe bat erosteko, normalean, bankuak ez dizula % 80a baino finantziatuko (160.000€). Gainera, erosketaren kudeaketa gastuak direla eta, gutxi gora behera, %10eko gainkostua izango duzu.

Beraz, hasierako kapital garrantzitsu bat edota hipoteka baterako ateak zabalduko dizkizun lan egonkor bat ez baduzu normala da erostea pentsatu ahal ez izatea.

Baina ez zaitez engainatu; hipoteka bat lortzea ez da pozez gainezka izateko. Kontutan hartu zure bizitzaren zati handi bat hileroko kuotak ordaintzen emango duzula eta utzitako dirua amortizatzen duzunerako, interesak direla eta, askoz ere kopuru handiagoa bueltatu behar izango duzula.

 

Bada, orain erosteak merezi ote duen duda-mudatan nago...

Etxebizitza erostea ez da aukera txarra, beti ere zure baldintza pertsonal eta profesionalek horretarako aukera ematen badizute. Arazoa da mundu guztiak ez duela erosteko gaitasunik, are gutxiago, diru sarrera urriak eta lan egonkortasun eskasa duen gaztea bazara.

Baina ez duzu zertan etsi behar. Etxebizitza erosteko benetako interesa baduzu ez duzu zertan hau epe laburrean egin behar.

 

Eta orain bezala jarraitzen badut? Nire familiarekin bizitzen?

Zure erabakia da baina kontutan izan zure kaxa bizitzeak askatasuna emango dizula. Gainera zure bizi proiektua garatzeko pausu lagungarria da; bakarka, bikotekidearekin, lagunekin… bizipen berriak bizitzeko aukera izango duzu.

Ir al inicio


Gehiago jakin nahi duzu

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana