Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireetxeazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Etxebizitza
  • Instagram

Nola lortu giro ona partekatutako pisuan

GOGORATU

  • Pisua partekatzea askoz ere merkeagoa da....
  • ... baina orduarte bizilagun izan ez duzun jendearekin bizi beharko duzu.
  • Bizikidetza zaila da. Normala da desadostasunak izatea baina hauek puztu ez daitezen, komenigarria da bizikidetzarako arau batzuk ezartzea.
  • Arazo ohikoenak honako gaiekin erlazionatuta daude: garbiketa, janaria, dirua eta festak/bisitak.
  • Eta, zoritxarrez, gustoko ez dituzun pisukide batzuk egokitu bazaizkizu, beti izango duzu atea zabalik pisu berri bat bilatzeko.
Ezin dut nik neuk bakarrik pisu bateko alokairua ordaindu. Zer egin dezaket?

Zure kabuz alokairu bat ordaintzeko baliabide nahikorik ez baduzu, beti izango duzu pisua partekatzeko aukera.

Alokairuzko pisu bat partekatzeak duen abantailarik nagusiena gastuak ere partekatzen direla da eta, modu horretan, etxe bat alokatzeko aukera izango duzu arrazoizko prezio baten truke.

 

Eta norekin partekatuko dut pisua?

Pisua partekatzea beste pertsona batekin edo batzuekin elkarbizitzen ikastera lagundu ahal eta behar zaituen esperientzia da.

Normalean, zure antzeko egoeran aurkitzen den jendearekin partekatuko duzu pisua. Pisua partekatu ahal duzu:

  •  Lagunekin:
    Elkar ezagutzen zarete eta hori abantaila da. Baina, kontuz! Bizikidetzak desadostasunak sortzen ditu eta beste norbaitekin denbora asko ematen duzunean, kokoteraino amai dezakezu.
  • Ezezagunekin:
    Hau loteriaren antzekoa da; oso jende jatorrarekin elkar zaitezke edo pentsa dezakezu "ai ene! nondik atera da jende hau"...
  •  Pisuaren jabearekin:
    Badira zenbait jabe, pisu batek dituen gastuak arintzeko hau partekatzeko prest azaltzen direnak. Kasu honetan, kontutan izan behar duzu zure pisukidea pisuko jabea ere badela.

 

Orain arte bakarrik nire familiarekin bizi izan naiz...

Pisua partekatzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke zure pisukide(ar)ekin harreman ona eraikitzea lortzen baduzu. Baina esperientzia honek zure pertsonaren alderik positiboenak azalarazten lagun dezakeen bezala, pisua partekatzea oso atsegina ez den esperientzia ere izan daiteke harremana ez bada behar bezalakoa.

Kontutan izan behar duzu pertsona bakoitzak bere izaera duela eta zaila izango dela elkarrekin bizi zareten bitartean desadostasunik ez izatea.

 

Desadostasunak ekidin daitezke?

Pertsona bakoitza mundu bat da eta ez dakigu inoiz egoera desberdinen aurrean zein nolako erantzuna emango dugun.

Egokiena, bizikidetzarako arau batzuk jartzea da. Modu horretan, eztabaidak ekidituko dituzue eta une oro jakingo duzue zeri lotu.

 

Zein nolako arazoak sor daitezke?

Beste pertsona batzuekin bizi zarenean normala da arazoak sortzea. Hauetako batzuk konponbide erraza dute eta beste batzuk, aldiz, konplexuagoak dira.

Diruarekin zer ikusia duten arazoak (bakoitzari dagokion alokairuaren zatia ez ordaintzea, janaria erosteko dirua ez jartzea...) izaten dira buruhauste gehien ematen dituztenak; beste arazo ia guztiak hitz eginez konpon daitezke.

 

Eta garbiketa?

Pisua partekatzen hasten zarenean, aztikeriaz edo, arropa lisatuta, berez,  ez da zure armairuan azalduko. Pisua garbi eta ordenatua izatea zure eta zure pisukideen ardura da.

Bada gela ziztrin batean bizitzeko gai den jendea eta beste batzuk, aldiz, haserre bizian jartzen dira lurrean ogi apur bat ikusten badute.

Normalean, inork ez du ordena onartzeko arazorik eta, ondorioz, egokiena egin beharreko guztien zerrenda bat osatzea eta ataza hauek banatzea izango da.

 

Eta janaria?

Janariarena ere buruhausteak ematen dituen gai bat izaten da: nork sukaldatu behar duen, nork egin behar dituen erosketak, amankomuneko erosketak edo bakoitzak berea... Eta hori guztia norberaren gustuetan sartu gabe.

Hozkailuko azpilen banaketa edo amankomuneko elikagairen bat amaitzea eta horren berri ez ematea nahikoak izan daitezke pisukideen artean ikaragarrizko haserrea sortzeko.

Nor sukaldatu edo erosketak nork egin behar dituenaren inguruan akordio batera iristeko gai bazarete, primeran. Bestela, 'nork jan du fruta guztia?' edo 'beti sukaldatzen dut nik' bezalako esaldiak ez entzuteko, egokiena bakoitzak bere janaria erosi eta sukaldatzea da.

 

Eta nire pisukideek festak antolatzen edo bisitak ekartzen badituzte?

Hau aldez aurretik hitz eginda izan beharko duzuen gaia da. Pisukideetako batek festa bat antolatu nahi badu, beste pisukide guztiek onartu beharko lukete. Eta pisukideren batek altzarien parte dirudien lagun bat balu, agian baldintza batzuk jartzeko ordua izan daiteke.

 

Eta pisu horretan den giroa jasangaitza bazait?

Alokairuan egotearen alderik onenetako bat etxe horrekiko loturarik ez izatea da.

Pisukideei zure kexak aurkeztu badizkiezu eta egoera hoberantz egiten ez duela ikusten baduzu, beste etxe batera joateko askatasun osoa duzu.

Hasiera


Gehiago jakin nahi duzu?

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana