Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireetxeazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Etxebizitza
  • Instagram

Nola lortu giro ona partekatutako pisuan - Bideotutoriala

GOGORATU

  • Pisua partekatzea askoz ere merkeagoa da....
  • ... baina orduarte bizilagun izan ez duzun jendearekin bizi beharko duzu.
  • Bizikidetza zaila da. Normala da desadostasunak izatea baina hauek puztu ez daitezen, komenigarria da bizikidetzarako arau batzuk ezartzea.
  • Arazo ohikoenak honako gaiekin erlazionatuta daude: garbiketa, janaria, dirua eta festak/bisitak.
  • Eta, zoritxarrez, gustoko ez dituzun pisukide batzuk egokitu bazaizkizu, beti izango duzu atea zabalik pisu berri bat bilatzeko.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Zer aukera daukat ezin badut neuk bakarrik pisu bateko alokairua ordaindu?

Pisu alokatua partekatuta gastuak ere partekatuko dituzu, etxea arrazoizko prezioan lortuz.

(Irtenbideak)

Eta norekin partekatuko dut pisua?

Pisua partekatzea beste pertsona batekin edo batzuekin elkarbizitzen ikasteko esperientzia da:

  • Lagunak badira, ezagutzaren abantaila duzu, baina kontuz!, bizikidetza gogorra da.
  • Ezezagunak badira, loterian bezala, jende jatorra tokatu dakizuke edo ez.
  • Pisuaren jabeak badira, kontutan izan zure pisukidea pisuko jabea ere badela.


 (Aukerak eta arriskuak)

Zer hartu behar dut kontuan orain arte nire familiarekin baino bizi izan ez banaiz?

Kontutan izan behar duzu pertsona bakoitzak bere izaera duela eta zaila izango dela elkarrekin bizi zareten bitartean desadostasunik ez izatea.


Baina, desadostasunak ekidin daitezke?

Egokiena bizikidetzarako arau batzuk jartzea da. Modu horretan, eztabaidak ekidituko dituzue eta une oro jakingo duzue zeri lotu.


Zer arazo sortu daitezke?

  • Diruarekin zer ikusia duten arazoak; buruhauste handiak eman ditzakete.
  • Garbiketa kontuetan, egokiena zereginen zerrenda osatzea eta lanak banatzea da.
  • Erosketa eta sukaldekoak adosten badituzue, primeran, bestela nork berea egin dezala.
  • Festak antolatzeko, pisukide guztiek onartu behar dute, eta baldintzak jarri.


Eta egunen batean pisu partekatua utzi nahi badut?

Beste hiri batera edo bizilagun berriekin joan behar edo nahi duzunean, etxez aldatzeko askatasun osoa duzu.


 (Laburpena)

Beraz?

  • Pisua partekatzea merkeagoa da, baina beste batzuekin bizitzen ikasi beharko duzu.
  • Desadostasunak puztu ez daitezen, komenigarria da bizikidetzarako arauak ezartzea.
  • Arazo ohikoenak garbiketarekin, diruarekin, janariarekin eta festa/bisitekin lotuak dira.
  • Eta pisukideekin gustura ez bazaudek, beti duzu atea zabalik pisu berri bat bilatzeko.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana