Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Nola prestatu Curriculum on bat

Gogoratu

  • CVa lanpostu batera aurkezten den edonorentzat aurkezpen bide nagusia da.
  • Zure CVak enplegatzailearen arreta erakarri beharko luke. Izan ere, lan elkarrizketa baterako ateak zabalduko dizkizun giltza izan beharko du.
  • Ziurtatu zure CVak gutxieneko baldintzak betetzen dituela.
  • Kalitate zertxobait gehiago ematen saiatu.
Zer da curriculum bat eta zertarako balio du?

Curriculum Vitae-a (CV) dokumentu labur bat da non, besteak beste, zure ezagupenak eta esperientziak azaldu behar dituzun. Modu honetan, bai zure profil pertsonala zein profesionala ezagutzera emango duzu.

CVak enplegatzailearen arreta eta interesa piztu behar du elkarrizketa baterako ateak zabaldu ahal izateko.

Curriculumaren prestaketa edozein enplegu bilaketan den etaparik garrantzitsuenetariko bat da.

 

Garrantzitsua al da CV egoki bat izatea?

Enplegatzailearentzat eskaintzen den lanposturako behar diren ezagutza eta trebetasun egokiak izatea da garrantzitsuena.

Lan eskaintza batera aurkezten diren ia hautagai guztiek baldintza hau beteko dute eta, horregatik, funtsezkoa da ondo landutako CVa izatea.

Hautaketa egiten duten pertsonek, soilik zure CVa izango dute zu aurrera egingo duen horietako bat izango zaren ala ez erabakitzeko. Lanpostu berarako hautagai asko daudenean, pertsona hauek minutu eskasa emango dute jasotzen duten curriculum bakoitzeko eta, ondorioz, aurrera jarraitzea edo ez banatzen duen lerroa oso fina da.

 

Nolakoa izan behar du CV on batek?

Funtsezkoa da prestatzen duzun CV horrek lehen iritzi oso on bat sorraraztea. Zure CVarekin enplegatzaileari arreta ematea lortzen baduzu lan elkarrizketa baterako ateak zabalik izango dituzu eta baita bertan aldez aurretiko jarrera positiboa izatea ere.

Nola lor dezaket nire CVak lehen iritzi positiboa sorraraztea?

Zure CVa irakurriko duen profesionalak, gutxiengo baldintza batzuk bilatuko ditu zure Curriculumean:

1.) Egitura logikoa eta ordenatua:

  • Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak.
  • Trebakuntza eta esperientzia profesionala (beheranzko orden kronologikoan eta aurkezten zaren lanpostu horretarako aipagarri izan daitezkeen datuak nabarmenduz).
  • Prestutasuna eta izan ditzakezun balore gehigarriak. Aurkezten zaren alor horretan esperientziarik ez baduzu, lanarekiko konpromisoa duen pertsona zarela nabarmendu.

2.) Mintzaira egokia. Ez erabili oso hizkuntza tekniko edo gainkargatua. Zure CVa irakurriko duen pertsona Giza Baliabideetako profesionala da eta ez du zertan termino horiek ezagutu behar.

Logikoki, zure CVan ezin dira akats ortografikoak izan. Halako akatsek CVa behar bezala landuta ez dagoela pentsarazten dute.

3.) Informazioa, ezinbestekoa soilik.
Ez 'loditu' CVa aurkezten zaren lanposturako esanguratsua ez den informazioarekin.

CVak testu asko izatea ez da hobea izatearen sinonimo. CV baten luzera egokia 1-2 orrialdeetakoa da.

Era berean, bertan azaltzen den informazioa eguneratuta dagoela ziurtatu beharko duzu.

 

Nire CVa gehiago nabarmentzea lor dezaket?

Zure CVak izaera honetako dokumentu batean espero daitezkeen gutxienezko baldintzak betetzen baditu, badira hau hobetzen lagun dezaketen zenbait xehetasun txiki:

1.) Argazkia gehitu. Ez da derrigorrezkoa baina argazki batekin enplegatzaileak gure pertsonaren gaineko irudi osatuago bat izango du.

2.) Kalitatea eman: Zure CVa hobetu egingo da kalitatezko papera erabiltzen baduzu eta inprimaketa ere kalitatezkoa bada. Aukera duzun bitartean ez jo fotokopietara.

3.) Diseinua: Diseinu garbia, egituratua eta irakurterraza aurkeztu. Apaindurak eta diseinu koloretsuak ekidin. Letra tamaina orekatua erabili eta zaindu erabiliko duzun letra mota ere (ez erabili comic sans, adibidez). Word ez den bestelako programa batean zure CVa prestatzeko aukera baduzu, seguruenik, enplegatzailearen arreta erakartzea lortuko duzu.

 

Nola jakin dezaket nire CVa ona den ala ez?

Orain arte aipatu ditugun baldintza guztiak betetzen dituzula ziurtatu. Gainera, zure CVa egokia den ala ez jakiteko, ondorengo galdera hauek guztiak baiezko batekin erantzun beharko zenituzke:

  • Modu egokian islatzen du nire ibilbide profesionala?
  • Gomendioak eta dagokien kontaktuak azaltzen dira?
  • Aldaketetara egoki daitekeen pertsona naizela islatzen du?
  • Ardurak har ditzakeen pertsona naizela islatzen du?
  • Gura profesionalak dituen pertsona naizela islatzen du?

 

Ba al da nire CVa prestatzerakoan ekidin behar dudan zerbait?

Asko dira CV bat prestatzerakoan egin daitezkeen akatsak:

  • orrialde gehiegi,
  • esanguratsua ez den informazioa (enplegatzaileak ez du zure zaletasunen berri jakin nahi),
  • egitura falta...

Ez zara Giza Baliabideetako aditua izan behar akats hauetaz ohartzeko.

Dena den, izan badira profesional hauek soilik ikusten dituzten bestelako akatsak ere. Badira egokitzat jo ditzakezun zenbait esaldi baina testuingurutik kanpo topiko hutsak bilaka daitezkeenak. Hemen dituzu zure CVa papera birziklatzeko kontainerrera bidal dezaketen zenbait hitz edo esaldi 'inozo'en adibideak:

  • '...egiteko gai naiz': Inork ez du bere burua ezgaitzat jotzen. Horren ordez, eraginkorra zarela adierazi ahal duzu.
  • 'Gogor egiten dut lan': Gogor lan egitea eraginkortasun falta gisa ere uler daiteke. Enpresek ez dute gogor egiten duen jendea nahi, ondo lan egiten duen jendea baizik.
  • 'Arazoak konpontzen aditua naiz': Inplizituki zu zaren toki guztietan arazoak izaten direla ulertzera ematen ari zara.
  • Pertsona berritzailea naiz', 'taldean lan egiten ondo moldatzen naiz' edo 'emaitzak lortzera bideratuta': Ezagunak egiten zaizkizu, ezta? Bada, imajina ezazu CV guztiak irakurri behar dituen pertsonari.

Hauexek dira ia CV guztietan errepikatzen diren topiko huts nagusienak. Dena den, esaldi hauek guztiek balore positiboak islatzen dituzte eta ez duzu zertan hauetatik ihes egin behar; saiatu gauza bera esaten baina beste hitz batzuk erabiliz.

Curriculumak bidali badituzu eta inork erantzuten ez badizu pentsa zure CVak aipatu hauetako akatsaren bat izan dezakeela. Ez etsi; errepasatu CVa eta aztertu zer den kale egiten duena.

 

Zer da aurkezpen gutuna?

Aurkezpen gutuna, enpresarekin duzun lehen harreman horretan, CVarekin batera bidaltzen ohi den dokumentua da.

Gutun honen xede nagusia zure hautagaitza eta curriculumaren inguruan interesa piztea da eta, horregatik, lan eskaintza eta enpresa bakoitzeko espresuki landu beharrekoak dira.

Oro har, aurkezpen gutun bat hiru ataletan banatzen da:

  • Erreferentzia datuak. Eskaintza zein mediotan eta zein datan azaldu den adierazi behar da eta eskaintzen den lanposturako profilera zein ezaugarri egokitzen diren ere adierazten ohi da.
  • Autohautagaitza. Giza Baliabideak Saileko arduradunari zuzendu beharko zara beti eta orain arte lortu dituzun lorpenak eta helburuak adierazteaz gain, elkarrizketa pertsonal bat izateko interesa ere azaldu beharko duzu.
  • Eskerrak. Enpresa horretan lan egiteko duzun interesa azaldu.

 

Hasiera


Gehiago jakin nahi duzu?

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana