Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Zer Ikasi nola aukeratu

Gogoratu

  • Bokazioa ez da egun batetik bestera azaltzen den zerbait. Zer ikasi garbi ez baduzu, aztertu gustokoen dituzun alternatiba guztien alde positiboak eta negatiboak.
  • Gustoko duzun lanbidea hautatzeak asebetetze maila handiagoa emango dizu soilik irizpide ekonomikoetan oinarrituta hautatzen baduzu baino.
  • Lanbide guztiek alde onak eta txarrak dituzte. Ez aukeratu bakarrik alde positiboetan oinarrituz.
  • Lanbide bat aukeratzerakoan aztertu zein neurritan egokitzen den zure izaera, trebetasun eta beharretara.
  • Hartzen duzun erabakia zuzena ala ez izatea zure esku dago.
Nola aukeratu beharko nituzke nire ikasketak?

Sarbidea bideotutoriala ikusteko

a) Benetan gustuko dudan zerbait ikasi beharko nuke? Ala..

b) Lan merkatuan barneratzeko aukera handiagoa emango didan lanbide baterako prestatu beharko nintzateke?

Bi aukerek ez dute zertan kontrajarriak izan behar. Zalantza izanez gero, kontutan izan:

1) Ikasi duzuna gustuko baduzu gustuko duzun lana izateko aukera handiagoa izango duzu.
2) Ikasi duzuna gustuko baduzu:

  • Motibazio gehiago izango duzu
  • Hobeto egingo duzu lan.
  • Produktiboagoa izango zara.
  • Gehiago ikasiko duzu lanean zarenean.

Ez dut oso garbi benetan zer dudan gustuko...

Bokazioa ez da egun batetik bestera azaltzen den zerbait.

Zertan ikusten duzu zure burua lan egiten 15-20 urte barru? Idatzi burura etortzen zaizkizun erantzun guztiak orrialde batean eta aztertu aukera bakoitzak dituen alde positiboak eta alde negatiboak.

Horretarako, adibidez, honako alderdi hauek har ditzakezu kontuan:

  • Non burutu ditzaket ikasketa horiek?
  • Zein nolako baldintzak eskatzen dituzte ikasketa horiek burutzeko? (gutxieneko nota, sarbide froga...)
  • Zein nolako iraupena dute ikasketa horiek? 
  • Zenbat balio du matrikulak?
  • Zein nolako eduki edo ikasgaiak jorratzen dira?
  • Zein aukera daude trebakuntza ibilbidea aldatzeko?

Gustuko ditudan lanbide desberdinen artean aukeratzeko zalantzak ditut...

Komenigarria da lanbide horien ezaugarri guztiak zehatz-mehatz ezagutzea. Sarritan, gustuko ditugun lanbide horien alde positiboak besterik ez ikusteko joera izaten dugu.

Zenbait lanbidek zure izaera edo interesekin bat ez datozen ezaugarriak izan ditzakete: etxetik kanpo denbora asko pasatzea, zure segurtasunerako arriskuak, ordutegi zabalak, etxebizitzaz aldatzeko beharra... 

Ba al da nire izaera eta egoera pertsonalari hobeto egokitzen den ikasketarik?

Ikasketak aukeratzeko komenigarria da, lan merkatua ez ezik, gure errealitate pertsonala ere ahalik eta hoberen ezagutzea.

Horretarako, hainbat aldagai aztertu beharko dituzu:

  • Izaera pertsonala: Nolakoa naiz? Zeintzuk dira nire gaitasunak? Eta gabeziak?
  • Gaitasunak eta trebetasunak: Zer egiten dut ondo? Zer kostatzen zait gehiago egitea?
  • Baloreak: Zer lortu nahi dut nire bizitza profesionalean? Zer emateko prest nago? Eta zeri uko egiteko prest?
  • Egoera pertsonala: zenbat urte eman ahal ditut ikasten? Nire familia ikasketa horiek ordaintzeko gai izango da? Bekaren bat lortzeko aukerarik? Lan egin beharko dut ikasketa horiek ordaindu ahal izateko?


Unibertsitate  ikasketak Lanbide Heziketakoak baino hobeak dira?

Ezinezkoa da bata bestea baino hobea dela baieztatzea; bakoitzak bere indarguneak ditu.

Dena den, bereizketa honek ez luke zure erabakia baldintzatu behar. Izan nahi duzun lanbide horretara hobekien moldatzen den trebakuntza ibilbidea aukeratu beharko zenuke.

Gainera,  hezkuntza sistemak Unibertsitatetik Lanbide Heziketara eta Lanbide Heziketatik Unibertsitatera pasatzeko aukera ematen du.

Nola jakin hartuko dudan erabakia zuzena izango den ala ez?

Aukeratzen duzuna aukeratuta, erabaki horren egokitasuna zure esku izango da.

Ekin gogor eta bikaina izaten saiatu, ez mugatu ikasgaiak gainditzera.

Zure buruari jarritako helburuekin konpromisoa hartzen baduzu ez zaizu damutuko eta, epe ertainean, hartutako erabakiak etekina emateko aukera gehiago izan dezake.

Gurasoek ez dute oso gustuko hartu nahi dudan erabakia...

Zein ikasketak burutu nahi dituzun erabakitzea ez da gauza erraza. Aldi berean, oso erabaki garrantzitsua da, hein handi batean, zure ibilbide profesionala baldintzatuko duelako.

Zure ingurukoen aholkuak onartu (familia, lagunak, irakasleak...) baina, azken finean, zuk zeuk hartu behar duzun erabakia da.

Gurasoak hartu behar duzun erabakiarekin gustura ez badira, azaldu zer dela eta egin duzun aukeraketa hori. Irizpide errealista eta objektiboetan oinarritutako erabakia dela ikusten badute, seguruenik, iritziz aldatuko dute.

Hasiera


Gehiago jakin nahi duzu?

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana