EJren Gazteria Estrategia berria egiten

Argitalpen-data: 

EJren Gazteria Estrategia berria egiten

Gazteria Estrategia martxan da!

Egun hauetan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen 16 eta 30 urte bitarteko gazteekin eztabaida-taldeak antolatu ditugu zuei interesatzen eta kezkatzen zaizkizuen gaiei buruz hitz egiteko. Enplegua, etxebizitza, hezkuntza, euskara, aisialdia, jasangarritasuna, osasuna, bizikidetza, partaidetza… Ideia pila eraman ditugu Estrategian txertatu ahal izateko!

2030 urte arte Gazteria Zuzendaritzaren iparrorratza eta lan-plangintza izango da Estrategia hau! Zuk ere baduzu zer esana?? Garaiz zabiltza!

Arin! Bidaliguzu helbide elektroniko honetara: gazteria2@euskadi.eus eta beste ekarpenekin batera aztertuko dugu. Ez galdu aukera: Gazteria Estrategiak ahalik eta gazte gehienen ahotsak jasotzea da gure asmoa!

Anima zaitez!!