Herritarrentzako tramiteak
Mundu osoan balia ditzakezu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta deskontuak. Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dizute txartel hauek.
Gazte-txartela

Gazte-txartelak abantaila ugari eskaintzen ditu:
- Abantailak Euskadin, erkidegoetan eta Europan.
- Gazte-txartela Pack-a.
- Lehiaketak eta zozketak.
- Bidaia asegurua.
- Aterpekide-txartela
Nazioarteko Aterpekide-txartela

Aterpekide-txartelak REAJ eta Hostelling International sareetako aterpetxe nazional eta atzerritarretan ostatu hartzeko aukera ematen du.
- 4.000 aterpetxe baino gehiago 90 herrialde baino gehiagotan.
- Deskontu nazionalak eta nazioartekoak (garraioa, aisia, jatetxeak, museoak...).
- Ezinbestekoa da REAJ aterpetxeetan sartzeko.
Nazioarteko Ikasle-txartela

Ikasleentzako txartela, deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena mundu osoan.
EskatuNazioarteko Irakasle-txartela

Irakasleentzako txartela, mundu osoan deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena.
EskatuNazioarteko Go-25 txartela

31 urtetik beherakoentzako txartela, deskontuez eta zerbitzu bereziez gozatzeko aukera ematen duena mundu osoan.
EskatuErakundeentzako tramiteak
Auzolandegien proiektuak

Auzolandegiak 2022rako proiektuak aurkezteko epea 2021/12/02tik 2022/02/14ra izan zen (itxita).
Lankidetzarako proiektuak

Lankidetzan 2022rako proiektuak aurkezteko epea 2021/12/21etik 2022/02/04ra izan zen (itxita).
Aisialdiko jardueren komunikazioa

Erakunde antolatzaileek jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dute jarduerari buruzko aurretiazko jakinarazpena.
EskateGazte-elkarteen eta gazteentzako zerbitzu erakundeen errolda

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak fondo dokumentala helburutzat Euskal Autonomia Erkidegoan gazte-elkartegintzak bizi duen egoera jasotzea duena.
EskatuGazte-txartelaren kolaboratzailea

Administrazio publikoaren eta ia 2.000 establezimenduren arteko lankidetzari esker, Gazte-txartela bidez, gazteek baldintza onuragarrietan eskura ditzakete produktuak eta zerbitzuak.
Eskatu