Aisialdiko jardueren erantzukizunpeko adierazpena
Haurrentzako eta gazteentzako aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jarduerak arautzen dituzte 112/2026 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzkoa (PDF, 210 KB) eta Gazteen 2/2022 Legeak (2022ko martxoaren 25eko EHAA, 61. zk.). Gainera, jardueren garapenean araudi eta neurri orokorrak errespetatu beharko dira.
Erakunde antolatzaileek jarduera egiten den lurraldeari dagokion Foru Aldundian aurkeztu beharko dute jarduerari buruzko erantzukizunpeko adierazpena:
- Araba. Egoitza Elektronikoaren bidez. Telefonoa: 945 181 988, e-maila: astialdiaifj@araba.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
- Bizkaia. Telefonoa: 944 068 718. Bizkaiko kanpamentu, udaleku eta auzolandegien jarduera komunikazioa egoitza elektronikoaren bidez kudeatu behar da. Bilatzailean "eskaera orokorra" sartu behar da, eta beharrezko dokumentazioa gehitu agertzen den prozeduran.
- Gipuzkoa. Formulariorako sarbidea. Telefonoa: 943 112 111, e-maila: gipuzkoa@gipuzkoa.eus (ez erabili jarduerak adierazteko)
Jarduera lurralde bat baino gehiagotan egingo bada, erantzukizunpeko adierazpena Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazioko Zuzendaritzan aurkeztu beharko da.
Erantzukizunpeko adierazpena behar bezala aurkeztu duten erakundeen zerrenda (PDF, 128 KB) .
Gai honekin lotutako edozein zalantza izanez gero, deitu 945.180.423 / 945.180.283 / 945.180.189 telefonoetara goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte edo idatzi astialdi-informazioa@euskadi.eus posta elektronikora.
Tratu onaren protokoloa
- Aisia hezigarriko babesaren arloko figuren gida (PDF, 410 KB)
- Haurrak eta nerabeak Euskal Autonomia Erkidegoan aisia hezigarriaren eta astialdiaren eremuan babesteko protokoloa (PDF, 1 MB)
Laguntza gidak
Beste dokumentu batzuk
- Eremu naturaletan kanpatuz gero, osasun-gomendio (PDF, 241 KB) batzuk erantsi ditugu. Gainera, jarduera egiten den bitartean ura sarekoa ez bada, kontsumorako uraren analisien erregistroa (PDF, 255 KB) bete beharko da.
- Jardueran parte hartzeko baimen eredua (PDF, 112 KB)
- Ratioen adibideak (PDF, 53 KB)
