Aisialdirako heziketa. Maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)
Euskadin ofizialki aintzatetsita dauden eskolak Gazteaukera atariaren Eskolak atalean kontsulta ditzakezu.
Haurren eta gazteen astialdiko hezitzaileen prestakuntza eskolak daude hiru lurraldeetan. Goian aipatutako webgunean kontsulta dezakezu zein interesatzen zaizun gehien.
Lehenik eta behin, prestakuntza teorikoa eman zizun astialdiko eskolara jo behar duzu. Bertan kudeatu behar dizkizute praktikak. Prestakuntza Euskaditik kanpoko eskola batean jaso bazenuen, eta praktikak Euskadin egin nahi badituzu, hemen dituzu astialdiko federazio-koordinakundeak:
- Araban: Arabako eskaut laikoa - Atseden taldeak - Euskal Herriko eskauta Araba
- Bizkaian: Astitxoak - Euskalerriko Eskautak Bizkaia - Bosko Taldea Federazioa - Gaztetxoak - Gazteen Gurutze Gorria
- Gipuzkoa: Atzegi - Bizi alai taldeak - Topagunea
Prestakuntza eskola Euskadin edo dagokion autonomia-erkidegoko gazteria-erakundeak aintzatetsita egotea. Titulu ofizialak agintaritza eskudunak onartutako eskolek bakarrik eman ditzakete. Kasu honetan, eskumena autonomia-erkidegoena da, eta, beraz, guztiek dute beren webgunean autonomia-erkidego horretan aitortuta dauden aisialdiko eskolen zerrenda: ANDALUZIA - ARAGOI - ASTURIAS - BALEAR UHARTEAK - BALENTZIA - ERRIOXA - EXTREMADURA - GALIZIA - GAZTELA ETA LEON - GAZTELA - MANTXA - KANARIAR UHARTEAK - KANTABRIA - MADRIL - MURTZIA - NAFARROA.
Interneten eskolaren bat dagoenean, komeni da zerrenda horietakoren batean dagoen begiratzea, homologatu gabeko eskaintza erakargarriegiak eskaintzen baitira.
Autonomia-erkidego bakoitzak bere lurraldean ematen diren diplomak ikastaroa arautzen eta ematen ditu, dagokion araudiari jarraiki. Diploma autonomia-erkidego bateko gazteria-erakundeak eman badu, ez dago Euskadin balidatu beharrik, Euskadin jarduteko izaera ofiziala du eta.
Euskadi Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da begirale-diplomak ematen dizuena, Euskadin aintzatetsitako eskola batean prestakuntza gainditu eta gero.
Lurralde bakoitzean astialdiko hainbat federazio-koordinakunde daude eta haietariko batekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
- Araban: Arabako eskaut laikoa - Atseden taldeak - Euskal Herriko eskauta Araba
- Bizkaian: Astitxoak - Euskalerriko Eskautak Bizkaia - Bosko Taldea Federazioa - Gaztetxoak - Gazteen Gurutze Gorria
- Gipuzkoan: Atzegi - Bizi alai taldeak - Topagunea
Gazteaukera atariaren Diplomak atalean begiratzea gomendatzen dizugu.
Bai, praktikak haur eta gazteen astialdiko heziketa-jarduerekin lotuta badaude eta orientazioa emango dizun eta praktikak egiaztatuko dituen astialdiko zuzendari bat izendatzen bazaizu. Era berean, matrikulatuta zauden eskolarekin aldez aurretik adostu beharko da.
Zer da Sexu Izaerako Delituen Ziurtagiria?
Beharrezkoa al da?
Non eta nola lor dezaket?
2016az geroztik, Haurren eta Nerabeen Babesari buruzko 2015eko Legearen arabera, adingabeekin lan egiten duten pertsona guztiek Sexu Izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute, adingabeekin duten jarduera-eremuan.
Hezkuntza-, aisialdi- eta kirol-esparruetako langileei eragiten die, bai eta pediatrei, katekistei, sorosleei eta boluntarioei edo zaintzaileei ere.
Aisialdian lan egiten dutenek eskatu egin behar dute, bai eta udan praktikak egiten dituztenek, boluntarioek, kanpamentuetan sukaldeaz arduratzen direnek eta abarrek ere.
Hona hemen, zehatz-mehatz, zer behar duzun agiria eskuratzeko:
ZER DA?
Eskatzaileak sexu-izaerako deliturik ez duela egiaztatzen duen agiri bat da, eta Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiak ematen du.
Horren bidez, sexu-esplotazioaren eta sexu-abusuaren aurka babestu nahi dira adingabeak.
NORK ESKA DEZAKE?
Adinez nagusia den edozein pertsona fisikok eska dezake. Adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreek eskatu beharko dute haien izenean.
Sexu-izaerako delituen ziurtagiri hau doakoa da erabat.
NOLA ESKATU?
Internet bidez eskatzen baduzu, Justizia Ministerioaren sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria eskatzeko zebitzura jo behar duzu, eta identifikazio elektronikorako metodoren bat izan behar duzu.
Aurrez aurre eskatzen baduzu, zure nortasuna egiaztatu behar duzu, eta Justizia Ministerioaren webgunean eskuragarri dagoen Sexu-izaerako delituen ziurtagiri-eredua.PDF.pdf behar bezala beteta aurkeztu behar duzu. Horrez gain, dagokion aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu:
- Bizkaia: Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetza (Elkano kalea 9-7.a, 48008, Bilbo). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII.a plaza 6, 20010, Donostia). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea 1, 01071, Gasteiz). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.