Aisialdirako heziketa. Maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)
Aisialdiko jarduerei buruzko araudia
112/2026 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, aisia hezigarriko eta astialdiko jarduerei buruzkoa (PDF, 210 KB) Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren haur eta gazteen aisia eta astialdi hezigarriko jardueren antolaketa eta garapena arautzen dituena.
Prestakuntza-mailei buruzko araudia
18/2023 Dekretua, otsailaren 7koa (2023-02-17 EHAA), lehendakariarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita, batetik, Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta, bestetik, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen dituen Dekretua.
Aisialdiko begirale eta Aisialdiko zuzendari: Agindua, 2016ko urriaren 27koa, (2016-11-17 EHAA), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begirale eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen Dekretuaren I. eta II. eranskinak eguneratzekoa.
Gizarte eta kultura dinamizatzaile: Agindua, 1998ko ekainaren 12koa (1988-06-29 EHAA), dinamizatzaile soziokulturalen gaikuntzarako gutxienezko egitarauak ezartzen dituena.
Prestakuntza-eskolei buruzko araudia
Aisialdirako hezitzaileen eskolak: 419/1994 Dekretua, azaroaren 2koa (94-11-16 EHAA), batetik, Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak eta, bestetik, Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duena.
Gizarte eta kultura Sustatzaileen Eskolak: 47/88 Dekretua, martxoaren 1ekoa (1988-03-16 EHAA), martxoaren 1ekoa, Gizarte eta Kulturarako Zuzpertze-Eskolen onarpena arautzen duena.
