Aisialdiko begirale, aisialdiko zuzendari eta gizarte eta kultura sustatzailentzako diplomak
Aisialdi eta Animazio Soziokulturaleko Eskolak prestakuntza zentroak dira, bakoitzak bere hezkuntza proiektua eskaintzen duena, batak eta besteak duten ereduaren ikuspuntutik moldatuta. Horretarako, elkarte eta gizabanakoen beharretara egokitu eta erantzunik egokiena bilatzen dute, gero eta eskaera handiagoa duen prestakuntza berri honi begira, aldez aurretik esku-hartze komunitarioaren alorrean izango diren eskariak antolatuz. Ikastaroen antolatzaileak eskolak berak dira; Eusko Jaurlaritzak balidatu egiten ditu haiek emandako tituluak.
Eskola bakoitzean aurkituko duzu edukiari, matrikulazio-epeari eta abarri buruzko informazioa.
Aisialdi eta Animazio Soziokulturaleko Eskolak Euskadin
Prestakuntza eskola Euskadin edo dagokion autonomia-erkidegoko gazteria-erakundeak aintzatetsita egotea. Titulu ofizialak agintaritza eskudunak onartutako eskolek bakarrik eman ditzakete. Kasu honetan, eskumena autonomia-erkidegoena da, eta, beraz, guztiek dute beren webgunean autonomia-erkidego horretan aitortuta dauden aisialdiko eskolen zerrenda:
- ANDALUZIA
- ARAGOI
- ASTURIAS
- BALEAR UHARTEAK
- BALENTZIA
- ERRIOXA
- EXTREMADURA
- GALIZIA
- GAZTELA ETA LEON
- GAZTELA - MANTXA
- KANARIAR UHARTEAK
- KANTABRIA
- MADRIL
- MURTZIA
- NAFARROA
Interneten eskolaren bat dagoenean, komeni da zerrenda horietakoren batean dagoen begiratzea, homologatu gabeko eskaintza erakargarriegiak eskaintzen baitira.
Aisialdirako begiralea
Ikastaro hau hezkuntza eginkizunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Helburu nagusia da pertsona horiek hezitzaile gisa prestatzea beren inguruan dituzten giza elementuak kontuan hartuta (neska-mutilak, gazte taldeak, familia, gizartea, arduradun-taldeak…). Horrekin batera, monitoreari halako jarraibideak eman nahi dizkiogu, bere jardunaren gaineko hausnarketa eta azterketa egin dezan, erreferentzia gune egoki baten ikuspuntutik.
Baldintzak
- 18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
- Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.
Trebakuntza-aldi teorikoa
- Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).
- Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).
- Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).
Trebakuntza-aldi praktikoa
Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).
Aisialdirako zuzendaria
Ikastaroa hau zuzenduta dago aisialdiko zentro bat zuzendu behar duten pertsonei, monitoreak koordinatu behar dituztenei edo aisialdiko zentroan ardura handiko eginkizunak dituztenei. Helburu nagusia pertsona horiek zeregin horietan gaitzea da, eta horretarako gogoeta eta hausnarketarako elementuak eskaini nahi dizkiegu, eta aurreneko urratsetan behar duten laguntza eskuratu.
Baldintzak
- 21 urte izatea, edo matrikulazio-urte barruan adin hori izatea ikastaroaren hasieran.
- Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea.
- Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.
Trebakuntza-aldi teorikoa
- Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).
- Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).
- Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-proiektuen plangintza, antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa; modulu honek ondorengo prestakuntza-unitateak barne hartzen ditu:
- Haur eta gazteen aisialdiaren testuingurua gizarte-ingurunean kokatzea (50 ordu).
- Aisialdirako hezkuntza-proiektuen programazioa, gauzatzea eta hedapena (70 ordu).
- Aisialdiko begiraleen taldea koordinatu eta dinamizatzea (80 ordu).
Trebakuntza-aldi praktikoa
Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak zuzendu eta koordinatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (120 ordu).
Gizarte eta kultura sustatzailea
Baldintzak
- 21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea, beti ere, praktikak egin aurretik.
- Goi-mailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.
- Boluntariotza-entitate bateko partaide aktiboa izatea.
Prestakuntza teorikoa
- Teoria arloan 75 ordu bete behar dira gutxienez. Ondorengo gaietan banatuta dago: Euskadiko gizarte, -politika, eskuduntza- eta erakunde-eremuak; suspertze soziokulturala; partehartze, elkargintza eta boluntarioen mugimendua.
- Teknika eta baliabideen arloa 125 ordutan banatuta dago. Bertan jorratzen diren gaiak hauek dira: soziologia; gizarte-psikologia eta talde-dinamika; entitate baten kudeaketa eta antolaketa; gizartean jarduteko egitasmoak planifikatu, gauzatu, sustatu eta baloratzea; gizarte-garapenerako teknikak.
Prestakuntza praktikoa
- Urrats hau boluntario gisa egingo da. Urratsa ondorengo moduan antolatuta dago: jarduketarako proiektua gauzatzea; proiektua gauzatzea; praktikak baloratzeko txostena egitea.
Eusko Jaurlaritzak luzatzen du Gizarte eta Kultura Sustatzailea diploma eta ikastaroak ofizialtasunez onartutako zentroetan ematen dira.