Zer da Aisialdirako heziketa?
Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.
Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

![[eu] Habitación de albergue](/images/webgaz00-img-featured-albergues-mundo.jpg)
Aisialdirako diploma lortu nahi duzu?
Begiralea, zuzendaria edota gizarte eta kultura sustatzailea izan nahi baduzu, postu bakoitzarentzat bete beharreko baldintzak eta hiru horien trebakuntza-aldi teorikoa eta praktikoa azaduko dizugu.