Agindu honen helburua deialdiaren arauak ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako lankidetza proiektuak aurkezteko, proiekturik egokienak hautatzeko eta haien proiektuetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatuek parte hartuko duten erakunde onuradunei diru-laguntzak zer baldintzatan emango zaizkien zehazteko.
- Agindua, 2021eko abenduaren 9koa (EHAA, 2021eko abenduaren 20a)
- Diru-kopurua: 80.000 euro
- Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea: abenduaren 21etik, 2022ko otsailaren 4ra arte.
- Proiektuak aurkezteko tokiak: Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/euskadiko-gazteak-lankidetzan-2022/web01-tramite/eu/