- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- 1993. eta 2001. artean jaio izana, bi urteok barne.
- Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
- Bidaiatzen den herrialdeko txertaketa txartela egunean izatea
- Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.
- Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
- Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan, oro har, jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
- Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.