Hautaketa-prozesua
Izena emateko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautaketa prozedura hasiko da.
Hautaketa prozedurak hiru fase ditu:
1. Lehen fasea edo aurrehautaketa
Bigarren fasera pasako diren 220 parte-hartzaile aukeratuko ditu, gehienez, horretarakoxe eratutako batzordeak. Batzordeak 50 ordezkari ere proposatuko ditu, bigarren fasean parte hartzeko hautatu diren pertsonek zeregin horri uko egin diotenerako. Norbaitek zereginari uko egiten badio, uko egin duen pertsonaren profila daukan ordezkoak parte hartuko du bigarren fasean. Honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat.
- Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak (30 puntu gehienez).
- Garapenerako lankidetzarekin lotutako prestakuntza (20 puntu gehienez).
- Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko borondatezko kide izatea (20 puntu gehienez).
- Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunde bateko borondatezko kide izatea (30 puntu gehienez).
Batzordeak, egoki iritziz gero, elkarrizketa pertsonala egin diezaieke hautagaiei, aipatu berri ditugun alderdi horiei buruz.
Aurrehautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera. Ulertuko da zerrenda horietan agertzen ez diren pertsonak ez daudela aurrehautatuta (ikusi egutegia).
Barriara, honako agiri hauek eramango beharko dituzte:
- Bi argazki.
- Izena emateko eskabidean gazteak adierazi dituen prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko ditu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
Aplikatzekoa den araudiaren arabera, Gazteria Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko ditu honako datu hauek administrazio eskudunean, salbu eta interesdunak arrazoituta aurka egiten badio:
- Bizileku-datuak
- Errolda historikoa
- Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea
- Zerga-betebeharrak egunean izatea
- Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea
2. Bigarren fasea edo hautaketa.
Prozeduraren bigarren fasea edo hautaketa fasea aurrez lehen fasean aukeratutakoekin egin beharreko batzar-egonaldia da, barnetegi batean hiru egunez nahitaez egin beharrekoa, Gazteria Zuzendaritzak ezartzen dituen baldintzetan. Egonaldi horretan Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen.
Beste 50 ordezko ere hautatuko dira, norbaitek uko egingo balu ere. Norbaitek bere plazari uko egingo balio, uko egin duenaren profil bera duen ordezko batek hartuko du titulartasuna.
Topaketa non eta noiz: Egutegian jakinaraziko da. Barria aterpetxea (Narbaiza, Araba) Eroso egoteko moduko arropa eraman behar da, papera eta boligrafoa.
Egonaldi horretan, Hautaketa Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen, eta horretarako honako hauek baloratuko ditu:
a) Aurre-hautatutako pertsonaren egokitasuna, burututako dinamiken emaitza aintzat harturik, eta topaketa horretan egindako elkarrizketa, % 50 gehienez. Gaitasun hauek baloratuko dira:
- Autogestiorako gaitasunak, % 20 gehienez: ekimena eta autonomia; malgutasuna; arazoak aztertu eta ebaztea; ikasteko eta negoziatzeko gaitasuna. Pertsona mugitzen den inguruan lan eraginkorra, antolatua eta baikorra garatzea ahalbidetzen diote gaitasun-mota horiek pertsonari.
- Komunikazio- eta harreman-gaitasunak, % 20 gehienez: pertsona arteko komunikazioa; talde-lana; trebetasuna eta zuhurtzia. Gogobeteko harreman pertsonalak eta profesionalak izatea ahalbidetzen diote boluntarioari bere egitekoetan diharduela, eta, halaber, egoera konplexuak edo zailak kudeatzea ahalbidetzen diote besteekiko interrelazioan.
- Antolaketa-gaitasunak, % 10 gehienez: fidagarritasun teknikoa eta pertsonala; ekimenetan buru izateko gaitasuna; antolaketa eta plangintza. Norbere lanaren eraginkortasunarekin eta inguru konplexuago, zabalago bateko eta besteei eragiten dien kudeaketa-lanarekin zerikusia duten gaitasunak dira.
b) Aurre-hautatutako pertsonaren profila zenbateraino egokitzen zaien Gazteriako zuzendariaren 2023ko azaroaren 22ko ebazpenaren babespean hautatutako lankidetza-proiektuen ezaugarriei, barne hartuta ekintzotan integratzeko duten astia, % 50 gehienez.
Hautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera. Ikusi egutegia.
3. Hirugarren fasea edo informazioa eta orientazio aldia.
Topaketa hautatutako pertsonekin eta programan esku-hartzen duten GGKEekin egingo da. Bertan, lankidetza-proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa emango zaie hautatutako pertsonei. Topaketa derrigorrezkoa da hautatutako pertsonentzat.
Non eta noiz: Barriako aterpetxean (Narbaiza, Araba). Ikusi egutegia.
Bai lehen topaketan bai bigarrenean sor litezkeen ostatu eta mantenu gastuak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu.