Eskatu nazioarteko aterpekide-txartela
Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek, aterpekide-txartela izanez gero. Txartelak urtebeterako balio du, jaulkipen-datatik aurrera.
Gogoratu 14 eta 29 urte bitartean badituzu aterpekide-txartela duzula zure Gazte-txartelarekin.
Bi formatu daude:
Digitala
Ahaztu plastikoa! Erosi online REAJeko webgunean eta eraman beti zurekin mugikorrean edo, nahi baduzu, inprimatuta.
Plastikozko txartela
Non eskatu
Txartela honen bidez eska dezakezu:
- Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa).
- Gazte Informazio Bulegoak, nazioarteko txartelak ematen dituztenak.
- Euskadiko Gazte aterpetxeak, REAJkoak.
Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
Ordainketa
Ordainketa honen bidez egin dezakezu:
- Internet bidez eskatzen baduzu, ordainketa Interneten (formularioaren urratsak jarraituz)
- Banku sukurtsal batean egin dezakezu
- Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu.
Helduentzako aterpekide-txartela
- Adina: 30 urtetik gora
- Tasa: 10 euro
- Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
Familientzako aterpekide-txartela
- Adina: 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea
- Tasa: 18 euro
- Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
- Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.
Taldeentzako aterpekide-txartela
- Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
- Tasa: 16 euro
- Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
- Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.
Erroldatutako taldeko aterpekide-txartela
Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeentzat
- Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
- Tasa: ez da ordaindu behar tasarik
- Jaso: Gazte Informazio Bulegoak.
- Txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da.