Gazte-txartelak beherapenak eskaintzen dizkizu Gasteizko Azkena Rock 2027 jaialdian!

Argitalpen-data: 

Azkena Rock

Aurtengo Azkena Rock jaialdira joateko asmoa duzu?

Zure Gazte-txartelarekin % 30eko beherapena lortuko duzu jaialdirako sarrera guztietan.

Hainbat edizioren ostean, Azkena Rock jaialdia Espainiako jaialdirik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, mainstream publikotik urrun baina underground mailan ezagunak diren rock taldeak ekartzeko duen interesari esker. Hau guztia, kartelburu ezagun eta mitikoekin bateratuz.

Ekainaren 17tik 19ra, gozatu Rock izarretaz Gasteizen! Bad Religion, Patti Smith, 16 Horsepower, eta askoz gehiago!

Beherapena nola lortu

  1. Lortu zure promozio kodea ondorengo webgunean zure EYCA kodea sartuz (R764-XXXX-XXXX-XXXX formatuan). Behin kodea sartu ostean, “retrieve your voucher” botoia sakatuz, promozio kodea agertuko da.
  2. Azkena Rock Jaialdiaren webgunean, sartu zure promozio kodea erosketa egiterako garaian.
  3. Behin kodea egiaztatu ostean, beherapena duten sarreren zerrenda agertuko da.

Zure EYCA kodea ez baduzu, gaztetxartela@gmail.com helbide elektronikora idatzi diezagukezu eta zure e-mailera bidaliko dizugu.

Azkena Rock Festival   Last Tour