Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak Zumarragako Udalean
Deialdia egiten duena:
Zumarragako Udala
Baldintzak:
Zumarragako udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.
Laguntza honetako aplikazio eremutik kanpo daude pertsona juridikoak nahiz pertsona fisikoak, enpresa beharrei erantzuteko berariaz sortutako ikas-taldekoak direnean.
Edukia:
Deialdi honen xedea da euskara ikastera barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara, 100 eskola ordutik gorako ikastaroetara, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatutako ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako bekak edo diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
Epea:
2021/05/14
Kontaktua:
Zumarragako Udala
Euskadi plaza, 1
20700 Zumarraga (Gipuzkoa)
Eremua:
Euskadi
Gipuzkoa
Zumarraga
Iturria:
2021-03-30eko 59. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: