Etorkizuna Eraikiz: ekimenaren esparruan, joera eta aldaketa sozialen eta ekonomiaren bilakaeraren arloko ikerketa eta dibulgazio proiektuetarako bekak

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Baldintzak:
  • Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatukide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute beka, baldin eta bekaren garapenarekin bateraezina den lan-jarduerarik egiten ez badute. Ondorio horietarako, bateraezina izango da lanaldi erdia baino gehiagoko dedikazioa dakarren edozein lan-jarduera.
  • Eskatzaileek unibertsitateko edo graduondoko tituluren bat izan beharko dute, eta titulu horren ezagutza-esparrua eskatutako bekaren xedearekin lotuta egon beharko da. Titulazio akademikoa honako esparru batekoa izango da: 

— Gizarte joeren eta aldaketen arloko ikerketa bekarako, unibertsitate tituluduna izatea gizarte zientzien arloan (soziologian, zientzia politiketan, ekonomian, gizarte psikologian, antropologian, edo antzeko esparruetan).

— Ekonomia bilakaeraren bekarako unibertsitateko tituluduna izatea ekonomiari lotutako ikasketetan (ekonomia, enpresen zuzendaritza, edo antzeko esparruetan), edota datuen ustiaketan eta kudeaketarekin zerikusia dutenetan (datuen ingeniaritza, ingeniaritza informatikoa, matematika, edota antzeko esparruetan).

Edukia:

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da gizarte joeren eta aldaketen eta ekonomiaren bilakaeraren arloko ikerketa eta dibulgazio proiektuetarako bekak ematea, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan.             

Bi beka independente emango dira, bakoitza 65.000,00 eurokoa, eremu hauetarako:

a) Gizarte joeren eta aldaketen ikerketa maila globalean zein tokikoan egiteko beka 1.

b) Ekonomiaren bilakaera maila globalean zein tokikoan ikertzeko beka 1.

Epea:

2021/05/06

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Telefonoa: 943 112 111

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2021-04-16ko 69. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: