Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza zerbitzuetan prestakuntza praktikoa egiteko bekak
Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonak izan daitezke foru dekretu honen bidez deitutako beken onuradun, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio hauetako baten jabe badira:
Nekazaritza Zerbitzuko beketarako:
Landare-osasuneko beka:
- Diagnosi Klinikoen Laborategiko goi-mailako titulua.
- Goi mailako tituluak: «Analisi eta kalitate-kontroleko Laborategiko» titulua.
- Erdi mailako tituluak: «Laborategiak».
Mahastizaintza eta enologiako bekak:
Mahastizaintzako edo antzekotzat jo daitekeen prestakuntzako goi-mailako teknikariaren edo erdi mailako teknikariaren titulazioa, besteak beste:
— Mahastizaintzako goi-mailako titulua.
— Oliba-olioko eta ardoetako erdi-mailako titulua.
— Nekazaritza ekologikoko erdi-mailako titulua.
— Lorezaintzako eta loregintzako erdi-mailako titulua.
— Basoa eta ingurune naturala kudeaketako goi-mailako titulua.
— Paisajismoko eta landa-inguruneko goi-mailako titulua.
Abeltzaintza Zerbitzuko bekarako:
Goi mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloetako goi-mailako teknikaria, arlo hauetan:
— Kimika: Analisi eta kalitate-kontroleko Laborategia.
— Ingurumen-kimika.
— Farmaziako eta bioteknikako produktuen fabrikazioa.
— Osasuna: • Ingurumen-osasuna. • Laborategi kliniko biomedikoa.
2. Eskatzaileek amaituta izan behar dituzte deialdiari dagozkion ikasketak 2016/2017 ikasturtean edo geroago.
3. Eskatzaileren batek titulazio batzuk badauzka, eskaeran honela aipatu beharko ditu bekak: lehenengo, beka nagusia, eta, gero, gainerako bekak, lehentasun-hurrenkeraren arabera.
Deialdi honen xedea da hiru beka norgehiagoka araubidearen bidez ematea.
Hona hemen beka horiek: mahastizaintza, landare ekoizpena eta enologiako eta landare-osasuneko prestakuntza praktikoa egiteko beka bat, Zallako Frutagintza Estazioan; beka bat Nekazaritza Zerbitzuko Derioko Landare Babeserako Zentroan; eta prestakuntza, esperimentazio eta analisietarako beste beka bat, Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasuneko Derioko Laborategian.
Hileko zenbatekoa: 900 €.
2021/05/01
Nekazartitza Zerbitzua. Abelzaintza Zerbitzua
Lehendakari Agirre, 9, 4.
48014 Bilbo
Euskadi
Bizkaia
