Euskaltegietan euskara ikasten ari diren herritarrei Beasaingo Udalaren dirulaguntzak

Deialdia egiten duena:
Beasaingo Udala
Baldintzak:

— 16 urtetik gora izatea dirulaguntzako xede den ikastaroa amaitzen duten datarako.

— Beasainen erroldatuta egotea dirulaguntzako xede den ikastaroa egiten duten bitartean.

— Eskabidea (I. eranskina) behar bezala beteta eta nahitaezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.  

— Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea. Ordainketaren gaineko informazioa dagokion euskaltegiak egiaztatuko du ikastaro amaierako ebaluazio txostenean.

— Euskarazko ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea. Langabetuentzako dirulaguntza eskatzaileek %90eko asistentzia egiaztatu beharko dute. Horretarako, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data hartuko dira kontuan.

Edukia:

2023-2024 ikasturtean euskara ikasten diharduten herritarrei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea da oinarri hauen xedea. Habek homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntzeko ikastaroak lagundu ahal izango dira, eta horretarako Habek ikasturtero ezartzen dituen irizpideak jarraituko dira.

Epea:

2024/10/31

Kontaktua:

Beasaingo Udala

Loinazko San Martin Plaza 1

20200 Beasain

T. 943 02 80 50 

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Beasain - Beasain

Iturria:
2023-04-25eko 78. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: