Euskera ikasteagaitik dirulaguntzak Ibarrangeluko Udalean (2024)
Deialdia egiten duena:
Ibarrangeluko Udala
Baldintzak:
Ibarrangelu udalerriko herritarrak izan ahalko dira onuradun, euskara ikasteko edota alfabetatzeko ikasketak egiten dituztenean.
Deialdi honetarako, honako betekizunak arautu dira:
- Eskatzailea matrikula eguna baino lehenagotik udalerrian erroldatuta egon behar da gutxienez 6 hilabete aurretiaz.
- Eskatzailea euskaltegi homologatu batean matrikulatuta egon behar da.
- Eskatzaileak kurtsoko egutegi osoaren %80a agertu dela ziurtatuko du.
Edukia:
2024. ikasturtean Euskera ikasteagaitik diru-laguntzak.
Diru-laguntzak orokorrak izango direnez, onuradunek gastuen araberako ehuneko laguntzak jasoko dituzte, honako tarteak kontuan harturik:
- Langabezian %100.
- Lanean %50.
- Gehienez 500 euro/urte.
OHARRA: Eskaerak aurkezteko eperik ez da zehazten. Ekitaldi bakoitzean aurrekontuan dagoen diru kopurua amaitzen denean, ezin izango da dirulaguntza gehigo eman.
Epea:
2024/12/31
Kontaktua:
Ibarrangeluko Udala
Elexalde, 1
48311 Ibarranguelua (Bizkaia)
Eremua:
Euskadi
Bizkaia
Ibarrangelu
Iturria:
2023-10-10eko 195. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
